Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek erronka bat dauke esku artean: beren inguruneko behar bati erantzungo deutson enpresa bat garatzea, baina, horrez gain, Garapen Iraunkorreko Helburuak bertan integratzea. Izan ere, helburu horreen lorpena, guztion esku dago: gobernuak, sektore pribatua, gizartea eta orohar gutariko bakoitza. Gehiago jakin nahi dozu ekimen honi buruz? Segi irakurtzen. Lauaxeta Ikastolako...Sakondu
Hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatu daikegu eta, horrela, etorkizun hobea lortzen lagundu. Ildo horretan, Bilaka dokumentalak eredu pedagogikoak eta hezkuntza-proiektu berritzailedun 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen dau, Lauaxeta Ikastola barne. Segi irakurtzen. UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz egindako dokumental honetan, Garapen Iraunkorrerako Helburuak hezkuntzan eta kudeaketan integratzen dabezan 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen da: Zumaiena (Zumaia),...Sakondu
Lauaxeta Ikastola, gaurkoan, Euskaliten izan da Praktika Onen barne, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, ikastolan txertatzearen inguruko esperientzia aurkezten. Jarraitu irakurtzen.Sakondu
Erosketak egiteko orduan, gure erabakiak irizpide edo arrazoi ekonomiko eta teknikoetaz gain, ingurumenerakiko eraginean ere oinarritzen doguzanean, erosketa berdea egiten ari garela esan daikegu. Zentzu honetan, Lauaxeta Ikastolan erosketa berdea egiten dogu eta gure erosketa erabakiak zentzu honetan bideratzen doguz. Jakin nahi zelan? Jarraitu irakurtzen. Hainbat doguz erosketa berdeari lotutako onurak: Ikastolako baliabideak modu eraginkorragoan...Sakondu
Lauaxeta Ikastolan erabiltzen dogun energia guztia, iturri berriztagarrietatik lortutakoa da eta azken 5 urteetan, Lauaxeta Ikastolan, jasangarritasuna bilatzeko hainbat neurri hartu izan dira, erakunde moduan energi kontsumoa eta energiari lotutako kostua murriztuz. Ondorioz, orain dala 5 urtetako eta oraingo gas eta elektrizitatearen kostua konparatuz, gaur egunean %47an jeitsi da. Ezagutu nahi zein neurri izan diran...Sakondu
Genero bardintasuna, pobreziaren amaiera, kalitatezko hezkuntza, osasuna eta ongizatea, … dira besteak beste, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 17 helburuen parte. Lauaxeta Ikastolak, Euskal Herriko Unesco sareko kide bezala, bere esperientzia aurkeztuko dau, datorren azaroak 6ean izango dan ekitaldian. Jarraitu irakurtzen. Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da,...Sakondu
Aste honetan, Lauaxeta Ikastolan, ikasleek eskola ortuan pasatako ikasturtean egindako lanaren fruituak jaso doguz eta ikastolako sukaldera eroan baita, ikasleentzako menuaren parte izan daitezan. Ezagutu nahi zelan antolatzen dan gure eskola ortua? Jarraitu irakurtzen. Naturagaz kontaktua, km-0 edo gertuko ortuarien bitartez elikatzeko aukera, elikadura eta norbere osasunaren loturaz ohartaraztea eta kontsumo eta produkzio jasangarriak zuztatzea...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan daben parte hartzeari esker, 1.247,50€ batu doguz, La Otra Mirada ONGra bideratuko direnak. Jarraitu irakurtzen. Lauaxeta Ikastolako liburu azoka solidarioan batutakoa da, euren oinarrizko baherraizanak ere asteu gabe daukezan ume askori laguntzeko aukera emongo deuskuena, La Otra Mirada, erakundearen eskutik. Eskerrik asko guztioi!Sakondu
Posible al da ekimen bardin baten bitartez irakurketa eta alkarlaguntza, biak sustatzea? Zalantzarik ez. Hori da hain zuzen ere egun honeetan Lauaxeta Ikastolan, 2. eskuko liburuen azoka solidarioaren bitartez lortzen doguna. Jarraitu irakurtzen. Eta zelan gauzatzen da? Datorren apirilak 27 eta 28an, zuen etxeetatik, 2 eta 18 urte bitarteko irakurleei zuzendutako liburuak bialdu daikezuez, maiatzak...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako EKOESKOLA taldeak, “Elikagaien Bankua” erakundearentzat elikagaien bilketa gauzatuko dau. Lagundu nahi? Jarraitu irakurtzen. Bilketa martxoaren 20, 21 eta 22an izango da eta galkorra ez dan janaria bidaltzea litzateke hobe. Jasotakoa, Bizkaiko Elikagaien bankura bideratuko dogu. Eskerrik asko! Lauaxeta Ikastolaren beste ekintza solidario batzuk ikusteko, klikatu.Sakondu