Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizarte osoaren hobekuntza eragin handiena daukan faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak zentzu horretan heztea. Atzokoan, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin ziran Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zala eta. Baina arazo honen garrantzia dala eta, gai hau eta beste batzuk ikasturte osoan zehar lantzen doguzanetakoak...Sakondu
Erronka hori ipini zan Lauaxeta Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleen eskutan. Bilbo, Garai, Etxebarri eta Morga izan dira aukeratutako herriak. Euren ekarpenak ikusi nahi dozuz? Segi irakurtzen. Motibaziozko hitzaldiak, kirol ikastaroak, sukaldaritza osasungarria, kobidean oinarritutako scape rooma, jolas zentroak, multiabentura, kultur jarduerak, tribiala, skate, dantzak, … euren webguneetan sartu eta begiratu. Hori bai, lana ingelesez...Sakondu
Badakie horretan adituek eta baita eta beren azalean biziten daben Lauaxetako ikasle batzuek ere. Besteak beste, eguraldia eta jarduera berak posible egiten dabenean lanean kanpora ateratzen diren ikasleak, eskola ortuan murgilduta ibiltzen diranak edota Lauaxetako txikienak, arrautza batzuei beroa emoten ari diren proiektuari esker, egun baten honeetatik txitatxoak jaiotzen ikusteko ilusioz dabiltzanak. Segi irakurtzen. Esperientziaren...Sakondu
Aire zabalean ikasteak aukera emoten dau gure gorputzak arnasketa zelular handiagoa eta gorputzaren nahiz garunaren oxigenazioa izateko. Gainera, kutsatzeko arriskua nabarmen murrizten da kanpoan gagozanean. Horregatik, kanpoan hainbat jarduera egiten dogu, ahal dogun neurrian. Jarraitu irakurtzen.Sakondu
Gizartean bizitzeak norberaren eta besteen interesak uztartzea dakar, norbera bezala edo ez pentsa daikeen pertsonekaz bizitzea eta aurrean dogun beste hori errespetatzen jakitea, nahiz eta gu bezalakoa ez izan. Gaur, hain zuzen ere, bakearen nazioarteko eguna ospatzen da. Segi irakurtzen. Egun seinalatu hau aprobetxatuz, inspirazio eta hausnarketa gisa balio daikeen hainbat baliabide eskaintzen deutsuguz. Era...Sakondu
Hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatu daikegu eta, horrela, etorkizun hobea lortzen lagundu. Ildo horretan, Bilaka dokumentalak eredu pedagogikoak eta hezkuntza-proiektu berritzailedun 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen dau, Lauaxeta Ikastola barne. Segi irakurtzen. UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz egindako dokumental honetan, Garapen Iraunkorrerako Helburuak hezkuntzan eta kudeaketan integratzen dabezan 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen da: Zumaiena (Zumaia),...Sakondu
Elikadura, gure seme-alaba eta ikasleak hezteko eremu bat dala ulertzen dogu. Hori horrela izanda, egunero ikastolan jaten daben bazkaria, euren egunerokoaren %25-30a dala ulertuz, funtsezkoa deritzogu familiak eta ikastolak elkarlana egitea, elikadurari dagokionez ohitura osasungarri batzuk eskuratu dagiezan. Jarraitu irakurtzen. Lauaxeta Ikastolan, egunero, 1.500dik gora dira ikastolako jantokian bazkaltzen daben pertsonak, eta datu honek, arlo...Sakondu
Genero bardintasuna, pobreziaren amaiera, kalitatezko hezkuntza, osasuna eta ongizatea, … dira besteak beste, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 17 helburuen parte. Lauaxeta Ikastolak, Euskal Herriko Unesco sareko kide bezala, bere esperientzia aurkeztuko dau, datorren azaroak 6ean izango dan ekitaldian. Jarraitu irakurtzen. Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da,...Sakondu
Posible al da ekimen bardin baten bitartez irakurketa eta alkarlaguntza, biak sustatzea? Zalantzarik ez. Hori da hain zuzen ere egun honeetan Lauaxeta Ikastolan, 2. eskuko liburuen azoka solidarioaren bitartez lortzen doguna. Jarraitu irakurtzen. Eta zelan gauzatzen da? Datorren apirilak 27 eta 28an, zuen etxeetatik, 2 eta 18 urte bitarteko irakurleei zuzendutako liburuak bialdu daikezuez, maiatzak...Sakondu