SleepTile-k, Lauaxetako lau gazteren proposamen originalak, proiektu onenaren saria lortu dau Junior Achievement fundazioaren Minienpresen Estatu mailako XV. Lehiaketan! Gehiago ezagutu nahi? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Pare bat ikastaro berezi bizitzea egokitu zaigu. Are gehiago batxilergoko ikasleei dagokienez, pandemia betean egin bait deutsie aurre Lauaxetako azken bi urteetako ikasketei, horrek gehitu deutsen ziurgabetasuna barne. Baina, badira ezbeharren aurrean hazten direnak, eta gure ikasleen artean horren adibide argiak daukaguz. Ezagutu nahi batzuk?Sakondu
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?Sakondu
Esperientzia hori DBHko 4. mailan izan da. Erronka: ingelesezko unitate didaktiko bat garatzea. Parte hartu daben ikasleek eskatzen jakena baino askoz gehiago eman dabe: matematika Scratch bidez eta ingelesez ikastea, matematika eta zientziak ingelesez ikasteko ginkana, historia ingelesez ikasteko quizza, … Lan ona!Sakondu
Gaur inoiz baino gehiago, errealitatea ikuspuntu desberdinetatik ikusteko gai izango diren lider enpatiko eta toleranteak behar doguz eta hau ere, gazteengan garatu daitekeen zerbait da. Ikusi nahi adibide bat? Urtero bezala, UNESMUN lehiaketan parte hartu dabe Lauaxetako Batxilergoko 1. mailako ikasleek. Aurten, egungo egoerara birmoldatu behar izan dira eta online bidez garatu da jarduera. Nazioarteko harremanek eta...Sakondu
Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea. Pandemiak asko kendu deusku danori. Hala ere, ezin dogu ahaztu honek erakutsi deuskun guztia. Ondo dakite hori Lauaxetako 2. Batxilergoko ikasle diren Irune, Matxalen eta Amaiak. Beraiek erakutsi deuskue egoera ezkor batetatik, beti atara daitekeela positiboa edo itxaropentsua dan zerbait,...Sakondu
Ekintzailea beste batzuek arazoak baino ikusten ez dabezan horretan, konponbideak ikusteko gai da. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde baten kasua da, ikastolako sukaldean sortutako olio-hondakinei bizitza baliagarria emotea erabaki dabe hain zuzen, xaboi ekologikoak eginez. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen. EKOSOAPSen proiektua errealitate bihurtu da eta xaboiak familien artean testatu dira eskuak eta arropa...Sakondu
Irudimenaren mugak apurtu eta, hamaiketakorako, pintxo osasuntsu zoragarriak prestatu dabez L.H 4 mailako ikasleek. Ikusi nahi? Segi irakurtzen. Elikadura osasungarrian oinarritutako ariketa egin dabe gaur LH 4.ko ikasleek. Bakoitzak, pintxo bat prestatu behar izan dau etxean, eta gaur, ikasgelan, aurkezpenei ekin deutsie. Osagarriak, pintxoaren mantenugaiak, erabilitako materialak eta errezeta aurkeztu dabez, besteak beste. Guzti honegaz...Sakondu
Gizarte plural eta anitzean bizi gara, eta jatorri, kultura eta profil desberdidun pertsonez osotutako gizarte bat daukagu. Batzuetan, merezi dau geldiune bat egin eta errealitate jakin batzuei buruz hausnartzea, eta horixe egin dabe, hain zuzen ere, Lauaxetako ikasle batzuek arrazakeriaren aurkako Fair Saturdayko “Pentsatzeko ipuinak” ekimenean. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraitu irakurtzen. Arrazakeriaren inguruan hausnarketa...Sakondu
Lauaxeta Ikastolan, ekintzailetza ez da igarokorra. Bene-benetan txertatu nahi da ikasleen egunerokoan, ekiteko ahalmena, ikastolatik irteten diran ikasleen berezko ezaugarria izan daiten. Beste batzuen artean, batxilergoko Business ikasgaian aritzen dira horretan. Taldeka, gizartean somatzen dabezan gabeziak detektatu eta horreei erremedio eskainiko deutsien enpresa proiektuak garatzen dabez. Ikusi nahi zein ideia onak daukezan? Bota begirada bat....Sakondu