Ondoko taulan ikasturtean zehar burututako ekintza batzuen laburpena ikusi daikezu. Beste lotura honetan, BBK Kunaren eskutik Aurrerakide bezala hartutako konpromisoa ezagutu daikezu. Eta azken lotura honetan, orokorrean Agenda 21 eta Garapen Iraunkorraren alde burututako hainbat ekintza bistaratu daikezuz.Sakondu
Bizkaiko Elikagai Bankuak eskerrak emon nahi deutsuez abenduan jasotako jakiengatik; zehazki, 927 kg elikagai! Eskerrik asko hori posible egin dozuen familia guztiei!Sakondu
Garapen Iraunkorra da gure lan-eremuetako bat. Kudeaketan ez ezik, hezkuntzaren eremuan ere bai, honen bitartez gaur egungo eta etorkizuneko gizartean eragiten bait dogu. Orain arte egindako lanaz haratago, orain BBK Kuna 2030 Kideak sarearen parte gara, garapen jasangarriaren helburuak lortzeko 83 erakundez osatutako sarea. Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren, detaile gehiago daukazu.Sakondu
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?Sakondu
Lauaxeta Campus, etorkizunera begira daukagun proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi? Bota begirada bat horretarako bereziki prestatu dogun webguneari. Webgunera sartzeko klikatu ondoko estekan: https://www.campus.lauaxeta.eus/Sakondu
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dabela esan ohi da, eta, izan ere, irudiek etorkizun desiratu bat bistaratzen laguntzen dabe, eta hortik aurrera, etorkizun hori sortzen. Asmo horregaz egin dogu Lauaxeta Campusen bideo hau.Sakondu
Etorkizuna iragartzeko modurik onena berau sortzea da, eta horretarako Lauaxeta Ikastolan plan bat dugu. Plan horrek gure ikastola osatzen dugun komunitate osoaren garapena eta ongizatea ahalbideratuko du. Ikusi nahi? Jarraitu irakurtzen.Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek erronka bat dauke esku artean: beren inguruneko behar bati erantzungo deutson enpresa bat garatzea, baina, horrez gain, Garapen Iraunkorreko Helburuak bertan integratzea. Izan ere, helburu horreen lorpena, guztion esku dago: gobernuak, sektore pribatua, gizartea eta orohar gutariko bakoitza. Gehiago jakin nahi dozu ekimen honi buruz? Segi irakurtzen. Lauaxeta Ikastolako...Sakondu
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.Sakondu
Badakie horretan adituek eta baita eta beren azalean biziten daben Lauaxetako ikasle batzuek ere. Besteak beste, eguraldia eta jarduera berak posible egiten dabenean lanean kanpora ateratzen diren ikasleak, eskola ortuan murgilduta ibiltzen diranak edota Lauaxetako txikienak, arrautza batzuei beroa emoten ari diren proiektuari esker, egun baten honeetatik txitatxoak jaiotzen ikusteko ilusioz dabiltzanak. Segi irakurtzen. Esperientziaren...Sakondu