Tag

umeengandik ikasiz
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?
Sakondu
Esperientzia hori DBHko 4. mailan izan da. Erronka: ingelesezko unitate didaktiko bat garatzea. Parte hartu daben ikasleek eskatzen jakena baino askoz gehiago eman dabe: matematika Scratch bidez eta ingelesez ikastea, matematika eta zientziak ingelesez ikasteko ginkana, historia ingelesez ikasteko quizza, … Lan ona!
Sakondu
Ekintzailea beste batzuek arazoak baino ikusten ez dabezan horretan, konponbideak ikusteko gai da. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde baten kasua da, ikastolako sukaldean sortutako olio-hondakinei bizitza baliagarria emotea erabaki dabe hain zuzen, xaboi ekologikoak eginez. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen. EKOSOAPSen proiektua errealitate bihurtu da eta xaboiak familien artean testatu dira eskuak eta arropa...
Sakondu
Irudimenaren mugak apurtu eta, hamaiketakorako, pintxo osasuntsu zoragarriak prestatu dabez L.H 4 mailako ikasleek. Ikusi nahi? Segi irakurtzen. Elikadura osasungarrian oinarritutako ariketa egin dabe gaur LH 4.ko ikasleek. Bakoitzak, pintxo bat prestatu behar izan dau etxean, eta gaur, ikasgelan, aurkezpenei ekin deutsie. Osagarriak, pintxoaren mantenugaiak, erabilitako materialak eta errezeta aurkeztu dabez, besteak beste. Guzti honegaz...
Sakondu
Lauaxeta ikastola
Gizarte plural eta anitzean bizi gara, eta jatorri, kultura eta profil desberdidun pertsonez osotutako gizarte bat daukagu. Batzuetan, merezi dau geldiune bat egin eta errealitate jakin batzuei buruz hausnartzea, eta horixe egin dabe, hain zuzen ere, Lauaxetako ikasle batzuek arrazakeriaren aurkako Fair Saturdayko “Pentsatzeko ipuinak” ekimenean. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraitu irakurtzen. Arrazakeriaren inguruan hausnarketa...
Sakondu
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei Lauaxeta Ikastolako ekosistema berreskuratzeko erronka bota geuntsen. Hainbat ideia batu eta hortik aurrera martxan jarri ginan. Proposamenen artean, Lauaxeta Ikastolako basoa eta anfibioentzako putzua. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen. Astiro-astiro, ikasleak hazten doazen heinean, beraien baso eta putzua ere hazten joango dira. Ikaskuntza gelatik haratago!
Sakondu
Erronka hori ipini zan Lauaxeta Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleen eskutan. Bilbo, Garai, Etxebarri eta Morga izan dira aukeratutako herriak. Euren ekarpenak ikusi nahi dozuz? Segi irakurtzen. Motibaziozko hitzaldiak, kirol ikastaroak, sukaldaritza osasungarria, kobidean oinarritutako scape rooma, jolas zentroak, multiabentura, kultur jarduerak, tribiala, skate, dantzak, … euren webguneetan sartu eta begiratu. Hori bai, lana ingelesez...
Sakondu
Emozioak eta jolasa tarteko dirala, askoz errazagoa da ikaskuntza integratzea eta esanguratsua izatea. Hala da World Peace Game kasuan ere, ikasleek etorkizunerako trebetasun asko ikasteko eta garatzeko balio dauan rol-jokoa. ETBk horren barri emon dau. Ikusi nahi dozu? Segi irakurtzen. Joan dan asteburuan Teleberrin eta Gaur Egunen argitaratutako albistera sartzeko, honako esteka honeek itziko deutsuguz. Gure...
Sakondu
Matxismoaren aurkako ipuin lehiaketa, Fair Saturdayren ekimen bat da eta gure gazteak gaur egungo arazoetariko baten inguruan hausnartarazteko helburuaz sortua da. Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, sarituak izan dira. Jarraitu irakurtzen. Etorkizuneko belaunaldia izango diran heinean, garrantzitsua da oso, gure gazteak matxismoaren bidegabekeria eta arazo honek gizartean sortarazten dauazan ondorio larrien inguruan ohartaraztea.  Lehiaketa hau, ez...
Sakondu
1 2