Badakigu matrikulazioari buruz erabakitzea oso garrantzitsua dela zuretzat eta gauza asko izan behar dituzula kontutan. Ez dela kontu erraza.
Baina guk ere badugu hainbat esperientzia honetan. Horregatik, horretaz baliatuz gure ikastola bisitatzera gonbidatzen zaitugu, bertatik bertara egiten ditugun proiektuak, batxilergo modalitateak eta ibilbide ezberdinak ezagutu ditzazun eta zure zalantzak argituz zuk zeuk erabaki hoberena hartu dezazun.
Ate irekietan hezkuntza proiektua ezagutu eta ikastolatik bisita gidatu bat egiteko aukera izango duzu, erabiliko zenituzken instalazioak ezagutuz. Konpromesu gabe etorri zaitezke. Horretarako gaude. Izen emateko, eskumako galdetegia bete.
Kontutan izan:
Formularioa bete ondoren, automatikoki Ate Irekietara apuntatuta gelditzen zara eta aurrerantzean edozein berritaz informatuko zaitugu. Horregatik oso garrantzitsua da zure emaila era egokian zehaztea eta behar izanez gero zure emaileko spam karpeta ere errebisatzea.
Esperientzia handia dugu eta zure zerbitzura jarri nahi dugu, erabakirik onena dena har dezazun. Prozesu osoan lagunduko dizugu, zure zalantza guztiak argituz eta inolako konpromisorik gabe.