Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Nerabe baten guraso zara? Hausnarketa batzuk partekatzen dizkizugu

Nerabezaroari aurre egitea da gurasoei zalantza gehien sortzen dien zereginetako bat. “Seme-alabak heztea tokatzen zaigun 20 urteak bizitzako zailenak dira, eta azken bostak zailenak”, dio Antonio Riosek. Bideo honetan, mediku psikoterapeutak nerabezaroari aurre egiteko gida bat eskaintzen du. Zergatik jokatzen dute hórrela nerabeek? Zer egin dezakegu guraso gisa? Eta irakasle lanean? Posible al da gatazkak gainditzea? Antonio Riosek bere ibilbide profesional luzetik ateratako adibideak eta tresnak ematen ditu — umore handiz —. Amaitzeko, alderdi positibo bat dakar gogora: “Nerabezaroak bost urte irauten du, eta amaiera bat du, amaitu egiten da”. Antonio Rios mediku psikoterapeuta da, familia, bikote eta nerabeetan aditua, “Adolescentes en casa, ¡5 años de trinchera!” lanaren egilea. Rio Medikuntzan lizentziaduna da Alacanteko Unibertsitatean, eta Medikuntza eta Kirurgian doktorea da Valentziako Medikuntza Fakultatean, psikiatriako unitatean. FAyPA zentroko zuzendaria eta terapeuta klinikoa da, zentru hau Alacanteko familia eta bikote orientazio eta terapiarako gunea da. Psikologiako hainbat masterretako irakaslea ere bada, eta tailerrak ematen ditu gurasoen eskoletan.
Bideo formatuan ikusi nahi baduzu, hemen utziko dizugu esteka.
Audioan entzun nahi baduzu, beste esteka hau utziko dizugu.

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu