Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Memoria transmititzea, indarkeriarik gabeko gizarte baten alde

Zorionez, gure seme-alabek eta ikasleek ez dute bizi izan behar, baina beharrezkoa da gertatutakoa jakitea. Gertatutakoa jakinarazi behar zaie: indarkeriak gure gizartean utzi dituen gertaera eta ondorio mingarriez mintzatuz.

Lauaxetan, duela zenbait urtetik, indarkeria terroristaren biktimak entzuteko aukera dute, haien sufrimenduaz eta bizipenez ikasteko.

Gaurko egunean, gainera, Radio Euskadiko Boulevard saioa Lauaxetara etorri da ikasleen iritzia lehen pertsonan ezagutzeko.

Lerro hauetatik, Lauaxetan garatutakoaz haratago, familiei gonbidapena luzatu nahi diegu, honetan ere indarrak batu ditzagun. Zuen etxeetan elkarrizketak irekitzera gonbidatzen zaituztegu, gure seme-alabak eta ikasleak gizarte hobeago batean bizi daitezen, indarkeriarik gabeko gizarte batean.

Besterik gabe, gaur goizeko elkarrizketarako estekarekin utziko zaituztegu.

Boulevard Radio Euskadi Elkarrizketa: Memoria transmititzearen garrantzia- Lauaxeta Ikastola

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu