Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Alkar laguntza > Zure keinua, beste baten bizitza

Duela aste batzuk, DBHko 3. mailako ikasleek odol-ematearen garrantziari buruzko sentsibilizazio-saio bat jaso zuten. Baina, entzun zutenarekin konformatu beharrean, urrats bat harago joatea erabaki zuten: beraiek sortutako sentsibilizazio-kanpaina bat jarri dute martxan.

Bihotza ukitzen duen eta ekintzara bultzatzen duen kanpaina izan da, eta, horren baitan, abesti propio bat konposatu, idatzi eta grabatu dute. Mezu indartsua, gogoangarria eta argia: keinurik sinpleenak bizitza bat salba dezake. Hala dio abestiaren estribilloak:

💉🎶💞“Ez bilatu mirarik, zure keinua da opari…”
“Itxaropen bihurtu zaitez, zure laguntza orain behar da!”

Eta garrantzitsuena:
🩸 Ekainaren 7an, larunbatean, ikastolako jaian, odol-emateko autobus bat egongo da eskuragarri.
Elkartasuna ekintza bihurtzeko aukera paregabea dugu, guztion artean bizitzak salbatzeko.

Tanta bakoitzak balio du, eta zure keinua izan daiteke oparirik handiena: bizitza bat.

🎧 Ikusi bideoklipa hemen:

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu