Albisteak-Bloga

Gen-E urteko irakasle ekintzailearen saria!

Lauaxetako irakasle batek Junior Achievment Fundazioaren urteko irakasle ekintzailearen saria lortu dau! Gehiago jakin nahi dozu?

Jarraian azalduko deutsugu.

Lauaxeta Ikastola Egoitz Etxeandia Junior Achievment

Junior Achievment Fundazioak ikastetxeekaz, enpresa-erakundeekaz eta gobernuekaz lan egiten dau gazteei ekonomia global batean arrakasta izateko behar dabezan trebetasunak eta gaitasunak garatzen laguntzeko helburuz.

Izan ere, Lauaxetako Batxilergoko ikasle batzuek Junior Achievment-en Miniempresas programan parte hartu eben eta Jone Escribano, Iñigo González, Jon Ortega eta Unai Carrerak osatutako Sleeptile taldeak irabazi eban estatu mailako lehiaketa hau.

Oraingoan, Egoitz Etxeandia Romero irakasleak jaso dau saria, "bere ikasleentzako aukerak sortu eta #miniempresas programaren bidez erronka barriei aurre egitera bultzatzeagatik". Sari horren ostean, Egoitzek, JA Europek antolatzen dauzan jardunaldietan, Europako irakasle ekintzailea izendatzeko aukera izango dau.

Saria Ekonomia Gaietarako Ministerioko Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Zuzendaritza Nagusiak eman dau, bai eta Junior Achievement Fundazioak.

Zorionak eta aurrera!

Antzerako albisteak

01-07-2021

Batxilergo Europarrean lehenengo promoziokoek diploma jaso dabe

Joandako egunean, LEBBD edo Lauaxeta European Batxilergo Business Diploma garatu daben lehenengo promozioko ikasleek euren diploma jaso eben. Gehiago jakin nahi? Ondoren daukazu Informazioa.

23-06-2021

Lauaxetako ikasle bat, estatu mailako Olinpiada Ekonomikoen ikasle hoberenen artean

XII. Olinpiada Ekonomikoen estatu mailako fasea ospatu barri da eta taldeko saria, Euskal Herriko Unibertsitatearentzat izan da. Meritua bertako ordezkaritzan izan diran 3 ikaslek eskuratu dabe. Euren artean Lauaxetako ikasle dogun Jon Ortega.

Hori bai hori kurtsoari amaiera ona emotea!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink