Albisteak-Bloga

“Zu ere erromantiko” ipuin lehiaketako sari banaketa

Beraien kabuz, DBHko Literatura Unibertsaleko ikasleek ipuin lehiaketa antolatu dabe talde-lanean garatutako proiektu baten bukaera moduan: “Zu ere erromantiko” lehiaketaren II. edizioa. Euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz idatzitako lanak aurkeztu dituzte parte hartu daben 82 ikaslek.

 

Literatura Lauaxeta IkastolaLiteratura Lauaxeta Ikastola
Literatura Lauaxeta Ikastola
Literatura Lauaxeta Ikastola
Literatura Lauaxeta Ikastola

Erromantizismoa abiapuntutzat hartuz, honen jatorrizko ezaugarriak gaur egunekoekaz alderatu eta ezagutu dabez, beste garai batetara bidaia eginez. Ipuin lehiaketaren helburua, idazlanetan, erromantizismoaren inguruan landutako ezaugarriak islatzea izan da.

Barikuan, lehiaketaren sari banaketa izan genduan. DBH 1 eta 2. Mailako kategorietan Ane Bilbao izan da irabazle; eta Laida Gonzalez eta Udane Cuñado finalistak. DBH 3 eta 4. mailako kategorian, aldiz, Ane Bagán izan da irabazle eta Bikendi Perrino eta Lander Izaguirre geratu dira finalista.

Zorionak irabazle eta finalistei zuen sormen lanagatik!

Antzerako albisteak

17-06-2021

Zoritxarraren aurrean bikaintasuna erakusten daben gazteak!

Pare bat ikastaro berezi bizitzea egokitu zaigu. Are gehiago batxilergoko ikasleei dagokienez, pandemia betean egin bait deutsie aurre Lauaxetako azken bi urteetako ikasketei, horrek gehitu deutsen ziurgabetasuna barne. Baina, badira ezbeharren aurrean hazten direnak, eta gure ikasleen artean horren adibide argiak daukaguz. Ezagutu nahi batzuk?

11-06-2021

Coca Colaren kontakizun laburren lehiaketako irabazleak ezagun-ezagunak doguz!

Aurten ere, DBH Lauaxeta Ikastolako ikasleek Coca Colak antolatutako Literatur Lehiaketan parte hartu dabe eta Olatz Etxebarri eta Sara Aranguren izan dira irabazleak!

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen.

 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink