Ikasleen garapen pertsonala alderdi akademiko hutsetik harago ere landu behar dela eta, norbanakoaren tratamendua eta segimendua egiten dugu, berta-bertatik, tutoretzaren eta adituen orientabide-zerbitzuaren bitartez. Ikasleen garapen pertsonal erabatekoa dugu helburu eta beraz baloreetan eta elkarbizitzan heztea garrantzitsua deritzogu.
Berrikuntzaren ildotik lan egiten dugu, edukiei ez ezik prozedurei eta hezkuntza metodologiari ere garrantzia emanez. Lauaxetako irakasle guztiak ikaskuntza-komunitate baten kide dira, hezkuntzaren ikuspegitik puntakotzat deritzegun gai edo metodologien inguruan ikertzen dutelarik. Talde dinamikoak dira, talde batek metodologia bat ikertu eta ikasgelan txertatu ondoren, beste beste gai bat ikertu, garatu eta aplikatzen dute.
Uste osoa dugu emaitzak bikainak izan daitezkeelakoan inor atzean utzi gabe, eta hala frogatzen du ikastetxeak bere ikasketa emaitzekin eta jaso dituen aitorpenekin. Soilik irits daiteke horraino helburua gaitasunen garapena bada eta elkarlan-giro egokia lotzen bada ikasleen, familien eta irakasleen artean.
Ikastolaren kokapena dala eta, gure ikasleek hiri-gunetik aldendu eta naturaz gozatzeko aukera dute. 6.200 m2 baino gehiagoko kirol instalazio estaliak, 20.400 m2-ko kirol instalazio irekiak, igerileku estalia, errobotikako ikasgela bereziak, laborategiak eta abar.
Gure hezkuntza-eredua erakundearen kudeaketa etengabe hobetzeko egiten ditugun ahaleginen fruitu da. Horren erakusgarri dira, hain zuzen, ikastetxeak jasotako aitorpenak, hala nola zilarrezko Q ziurtagiria 2001ean, urrezkoa 2003an edo European Quality Award 2007an.
Hezkuntzako teknologia berriak funtsezkoak direlako gure ikasleen garapenerako, Lauaxetako IKTen profesionalek teknologia berriak hezkuntza-etapa bakoitzean ahalik eta egokien txertatzeko lan egiten dute, zeinek bere alorrean jardunez: irakaskuntza, informatika, komunikazioa...
Argumentuak, hitza, kontsentsua, talde lana, norbere ikuspuntua defendatzeko arrazoiak eta besteena ulertu eta guztientzako onuragarriak diran akordioetara heltzeko gaitasuna. Gure gazteentzako konpetentzia edo gaitasun garrantzitsuak. Gure gizartearentzako ere, ezinbestekoak. Guzti hau, Nazio Batuen eredua isladatzen dauan esperientzian: Unesmun
Estatu mailako topaketan, Lauaxeta Ikastolako 5 ikasle. Parte hartzaile izan dan Iruneren esanetan "urduritasuna, bai", baina Lauaxetatik gehitu nahi doguna "eta gaitasunak, are gehiago!" Zorionak neskak eta aurrera!!!
Esperientziaren deskribapena ezagutu daikezu beherago, ikasleetariko baten hitzetan.
Jarraitu irakurtzen.
Hainbat dira kanpoan jolastearen onurak eta horretarako egia esan Lauaxeta Ikastolaren kokapen eta inguruak aukera asko eskeintzen dauz. Eta zelan ez, eguraldia gure alde daukagun egunak aprobetxatzeko gogotsu gainera!
Honen inguruko artikulu interesgarri bat irakurtzeko, jarraitu aurrera.
Lauaxeta Ikastolan, hainbat elkatrukatze esperientzia gauzatzen doguz ikasturtean zehar. Egun honeetan, belgiarrak daukaguz gure artean. Hizkuntza, kultura eta hainbat esperientzia, oroitzeko eta ikasteko.