Albisteak-Bloga

Hezkuntza

21-12-2018

Oparitu euskara

Badago seme alaba bateri jaio aurretik egiten jakon opari bat: Hizkuntza.

Amaren sabelean dagoen momentutik gure ahotsa oparitzen deutsogu, gure maitasun hitzak eta beronegaz batera, gure hizkuntza. Gero, denbora aurrera doala, beste batzuen hitzak eta hizkuntzak helduko jakoz: aitite-amamena, auzokideena, bidaietakoak …

Gure seme alabak Ikastolara etortzea erabaki genduan momentuan ere, beste hizkuntza bat oparitu geuntsen: EUSKARA, agian gure etxeko parte ez zana, edo bai, baina  momentu horretatik aurrera  eurena ere izango zana.

Hizkuntza, baina, elikatu beharreko oparia da. Hasierako koloretako zinta eta paperen ondoren, benetako oparia dator: gure seme alabek euskaraz bizitzen gai izateko ibilbidearen erronka: euskaraz irakurtzea, idaztea, jolastea, barre egitea, pentsatzea… 

Jarraitu irakurtzen.

20-12-2018

Osasunean heziz

Joandako egunetan, DYA eta Eusko Jaurlaritza bitarteko, Lehen Hezkuntzako ikasleekaz, Lehen Laguntza ezagutzak lantzen ibili gara Lauaxeta ikastolan.

Irakurri gehiago.

20-12-2018

Jostailuen azoka solidarioa

Familien laguntzari esker, ospatu barri dogun Jostailuen Azoka solidarioan 1.396 € jaso doguz!

Oraingo honetan, jasotakoa, Senegalera joango da, hospitale bitan laguntzeko asmoz.

19-12-2018

2017-2018ko Memoria

Hausnarketa eta balantzea egitera bultzatzen gaituen egunetan gagoz. Horrela da arlo pertsonalean eta horrela da erakundeei dagokienean ere. Zentzu honetan, urtero bezala, gure Memoria argitaratzen dogu, aurreko ikasturteko esperientziak eta ikasketak laburbilduz.

12-12-2018

Pentsatzen ikastea

Pertsonaren garapenean eta heziketan, bere gaitasunen artean, norbere autonomia helburu izanda, ezinbestekoa dogu, pentsatzen irakastea. Horrela izanda, norberak izango dau, momentu bakoitzean sortu daitekezan arazoak ebazteko gaitasuna eta aldi berean, bere buruarengan eta gaitasunengan sinesteko bidea.

Jarraitu irakurtzen.

12-12-2018

Garapen pertsonala eta baloreak

Garapen pertsonala eta hezkuntzak, baloreen arloko heziketa bat ere eskatzen dau

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies