Aurki gaitzazu

Category

Eskolaz kanpokoak eta udakoak
Larunbat honetan, 3 urteko haurrentzako igeriketa intentsiboa hasi dugu Lauaxeta Ikastolan. Asteburu batzuetan zehar, gure igerilari txikiek ura gozatzeko eta autonomia zein konfiantza garatzeko aukera izango dute, ingurune seguru batean. Programa honek ez du soilik kirol jarduera ohitura osasuntsu bihurtzea helburu, baita familiei lasaitasuna eskaintzea ere, udararen atarian jakinda haien seme-alabak gero eta seguruago daudela...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolan ikasleen gaitasunak, talentuak eta trebetasunak garatzeko eskolaz kanpoko jarduera berriak eskaintzen ditugu. Jarduera hauek eskola-orduak amaitu ondoren egiten dira, familien antolaketa erraztuz eta ikasleei inguru ezagunean eta seguru batean ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukera emanez. 🏡✨ 🏀 KIROL ARLOA:Lankidetza, esfortzua eta norbere burua gainditzea sustatzen duten jarduerak: ⚽ Futbola 🏀 Saskibaloia 🏊‍♂️ Igeriketa...
Sakondu
Aste Santuko oporretan, rock kanpusaz gain, Lauaxeta Ikastolak kirolzaleentzat ere hitzordu berezi bat eskaini zuen. Futboleko kanpusean, 27 kirolarik —Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 1. mailara bitartekoak— opor egunetan ikasten, gozatzen eta euren kirol gustukoenean hobetzen jarraitzea erabaki zuten. Astean zehar, parte-hartzaileek euren adinera egokitutako entrenamendu teknikoak, jolasak, txapelketak eta talde-dinamikak uztartu zituzten, giro dibertigarri...
Sakondu
Aurtengo Aste Santuko oporretan, gazte askok Lauaxeta Ikastolatik eta etxetik urrundu ziren atseden hartzeko. Beste batzuek, ordea, beren inguruan geratzea eta bizipen bereziak bizitzea erabaki zuten. Horien artean daude Señeak Bizkaia Rock Kanpusa eta futboleko kanpusa Lauaxetan ospatu zituzten parte-hartzaileak. Apirilaren 21etik 26ra, 23 gazte talentudun bizkaitar —14 eta 17 urte bitartekoak— musikan murgiltzea aukeratu...
Sakondu
Señeak Bizkaia Rock Kanpusa 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko sortu da. Doakoa da, eta bost eguneko egonaldian lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute aukeratutako 20 ikasleek. Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko helburuarekin jaio da Señeak Bizkaia Rock Kanpusa. Bizkaiko Foru Aldundiak Gatibu taldeko kideak...
Sakondu
Ikasturtea aurrera doa eta oraindik eguraldiak laguntzen ez badigu ere, udan pentsatu behar dugu. Gure seme-alabak oporretan dauden egun horietan, baina gu, guraso garen aldetik, ez. Horrek dakarren guztiarekin, erritmo desberdinak diren heinean. Oporrak disfrutatzea nahi dugu, baina, aldi berean, balio erantsiko zerbait ematea. Udalekuak ondo pasatzeko eta trebetasun berriak garatzeko modu bikaina dira, helduok...
Sakondu
Ikastea ez da ikastolan amaitzen. Bizitzarako ezinbestekoak diren zenbait trebetasun irakasten ditugu eskolaz kanpokoan ere, geroan alde handia egin dezaketenak batxilergoko ikasleen kasuan, ezagutzak handiagotuz eta lan arloan ere aukerak areagotuz. 📊 Kontabilitatea: Dirua kudeatzen eta antolatzen ikasi. ⛑️ Lehen sorospenak: Larrialdi batean nola jokatu jakitea bizitzak salba ditzake. 🌊 Sorospena: Uretan segurtasuna eta arriskuen...
Sakondu
Asteburu honetan, energia, irriak eta laguntasuna izan dira protagonista Lauaxetako Hockey Triangularrean, klubeko txikienekin batera. Kirola izan da ardatz nagusia, baina baita talde-lana, errespetua eta norberaren gainditzea ere. Lauaxetan, eskolaz kanpoko eskaintzaren barruan, hockeyak bere lekua aurkitu du Etxano Hot Shots Hockey taldearekin lankidetzan. Kluba ez da bakarrik teknika irakasteaz arduratzen, baizik eta jokalari bakoitzaren...
Sakondu
 First Lego League robotika-lehiaketa baino askoz gehiago da; berrikuntza, sormena eta talde-lana batzen dituen espazioa da, erronka errealak zientzia eta teknologiaren bidez gainditzeko. Aurten, gure ikasleek esperientziaz gozatzeaz gain, bi sari garrantzitsu irabazi dituzte: 🥇 Arrasateko Udala Saria – Etorkizun oparoko gazteentzat🥇 Maier Saria – Ingeniaritzan bikaintasuna Talde irabazlea Ilargi Merino, Leire Fernández, Uxue Medina,...
Sakondu
Jakintza goseak ikastera eta deskubritzera bultzatzen gaitu. Ikastolan, eskolaz kanpokoak ere ikasteko grina pizten duten jarduerak eskaintzen ditugu. 📖 Irakurketa kluba haur hezkuntzan: Abenturak, ipuinak eta mundu fantastikoak. 🤖 Robotika lehen hezkuntzan: Teknologiarekin jolastuz sortu eta programatu. 🇬🇧 Ingelesa lehen eta bigarren hezkuntzan: Txikitatik mundu osoko hizkuntza ikasten. 🌟 Ikastea abentura zirraragarria da. Zein jarduerak...
Sakondu
1 2 3 11