Aurki gaitzazu

Batxilergoa

Lauaxeta Ikastolako batxilergoak hiru helburu ditu: batetik, ikasleak beraien ikaskuntzek bikainak izan behar dutela jabetzea, eta ikaskuntza bizitza osoko prozesutzat hartzea.

Bestetik, ikasleengan gizartea eta ekimena hobetzeko gaitasuna sustatzea; eta azkenik, ikaslearen jarrera ekintzailea eta proaktiboa sustatzea, arazoak ebazteko eta erronka pertsonal eta profesionalei aurre egiteko funtsezkoa baita.

Modalitateak eta orientazio ibilbideak

Lauaxeta Ikastolan, batxilergoko 3 modalitateez gain, hauen barruan, guztira 11 orientazio ibilbide sortu ditugu. Helburua zera da, batxilergoaren ondoren burutu nahi dituzun ikasketen arabera, zure batxilergoa hartara egokitzea da, eta horretarako ikasgai aproposenak ikasteko aukera izatea.

11
11
Zientzia eta Teknologia Batxilergo Modalitatea

Zientzia-batxilergoak edo zientzia-modalitateko batxilergoak aukera ematen du zientzia-arloan oinarrizko konpetentziak eskuratzeko, eta, horrela, ikasleek, amaitzen dutenean, ezagutza zientifiko-teknologikoaren adarrari dagozkion graduko unibertsitate-ikasketak hasteko funtsezko tresnak izango dituzte.

Zientzia- eta teknologia-gaietan interesa duten pertsonei zuzenduta dago, batez ere. Lotutako gradu batzuk, adibidez, Medikuntza, Albaitaritza, Biologia, Ingenieritza ezberdinak edo Arkitektura dira.

11
Humanitate eta Gizarte Zientzietako Batxilergo Modalitatea

Batxilergo mota hau kudeaketan, irakurketan, komunikazioan, eta arrazoibide abstraktuan interesak eta trebetasunak erakusten dituzten ikasleei zuzenduta dago, eta gizarte eta giza arloetan oinarrizko konpetentziak eskuratzea ahalbidetzen du.

Giza eta Gizarte Zientzien ezagutza-adarrari dagozkion graduko unibertsitate-ikasketak arrakastaz jarraitzea ahalbidetzen du.

Egin daitezkeen graduetako batzuk hauek izan daitezke: Zuzenbidea, Kazetaritza, Enpresen Zuzendaritza edo Publizitatea.

11
Batxilergo Orokorra Modalitatea

Batxilergo mota hau, batxiler zientifiko teknologikoa edo giza eta gizarte zientzietako batxilergoa aukeratu nahi ez duen ikaslearentzat dago aurreikusia. Orokorrean esanda, Matematikak Batxiler 1. mailan amaituko lituzke eta batxiler 2. mailan Zientzia orokorra ikasgaia garatuko luke. Hau horrela izanda. batxilergo mota hau aukeratzen duen ikasleak, bere goi mailako ikasketetan matematikarik behar ez duelako izango litzateke. 

Hau aukeratu ondoren, ikasleak goi mailako zikloak ikasi ahal izango lituzke eta unibertsitatera sartzeko ikasgaien ponderazioen arabera, edozein ezagutza esparruko gradu zehatz batzuk ere.

11
Lauaxeta European Business Baccalaureate Diploma (LEBBD)

Lauaxeta European Business Baccalaureate Diploma Europar Batasuneko Erasmus + programaren barruko proiektua da, eta bere helburu nagusia goi-mailako ikasketak Batxilergoko ikasketa horien bidez egiten dituzten ikasle guztientzat kalitatezko gaitasun komunak ziurtatzea da.

Batez ere, enpresarekin, ekonomiarekin, Business-ekin eta abarrekin lotutako goi-mailako ikasketak egiteko interesa duten ikasleei zuzenduta dago; hala ere, LEBBDren planteamendua ikasle guztientzat dago irekita.

LEBBD informazioa

LEBBD informazioa

11
Batxilergo dualaren diploma

Diploma honek, batetik ikaslearen jatorriko herrialdeko batxilergo titulazioa (era presentzialean) eta bestetik, Estatu Batuetako batxilergo titulazioa edo High School Diploma (era digitalean) lortzea suposatzen du.

Programa honek, hiru helburu nagusi daukaz: hizkuntza murgilketa, murgilketa teknologikoa eta murgilketa pertsonala.

Academica

Batxilergo dualaren diploma

11
Konpetentzia profesionalen garapena

Batxilergoan, konpetentzien garapenaren ikuspegia haien ikuspegi profesionalarekin indartzen da.

Hori dela eta, nagusiki ikasleak, zeharkako konpetentzietan garatzen ditu proiektuak.

Konpetentziak Lauaxeta Ikastolan

Infografía - Konpetentzi motak

11
Ekintzailea izatea

Zure enpresa proiektua sortzeko gai zara?

Jarrera ekintzailea izateko konpetentziak garatzen ditugu eta aholkulari profesionalekin harremanetan jartzen dira ikasleak.

Horrez gain, enpresa, berrikuntza eta komunikazioaren munduko zenbait adituren prestakuntza eta maisu-eskolak jasotzen dituzte.

Enpresa programa

Batxiler 2. mailan etorkizuneko zure lanbidea zuzen zuzenean ezagutzeko aukera izango duzu.

Zure ikasketekin loturiko profesional batekin bere enpresa (zure enpresa) barrutik nola funtzionatzen duen ikusi eta ikasiko dituzu.

Honek egin  nahi dituzun ikasketa horietara prestatuago heltzen eta modu esanguratsuagoan ikusteko balioko dizu.

Green Power

Green Power proiektuak STEM eta ekonomia arloko konpetentziak lantzea ditu.

Ikasleek konpetiziorako kotxe bat diseinatu eta fabrikatzen dute, mugikortasun elektrikoan oinarrituta eta inqenieritza, teknologia, fisika, kimika eta ekonomiako ezagutza teknikoak aplikatuz.

Konpetitzera Euskal Herman Green Power programatik antolatzen diren lasterketetara jotan dira.

11Lauaxeta Ikastola
11
Pentsamendu kritikoa

Bizitzaren aurrean jarrera kritikoa izatea, irizpide propioak garatzen jakitea, arrazoiak era argudiatuak garatzen jakitea, etab. dira pentsamendu kritikorako konpetentziak bilatzen dituen elementuak. 

18 urte jarraian beteko duten pertsonak dira Batxilergoko ikasleak, bizitzaren aurrean erabaki garrantzitsu eta gizartearen aurrean erantzule bihurtzen direlarik.

European Youth Parliament

Batxilergoko 1. mailan, ikasleek EYP (Europako Gazteen Parlamentua) programan parte hartzen dute hautazkoa den Speaking ikasgaiaren bidez.

Programa horretan gizarteko eta munduko politika eta ekonomiako gaiak lantzen dira, eta Nazio Batuen ereduari jarraituz, eztabaida, argudiaketa, entzute aktiboa edo oratoria balioak erakusten dira.

Programaren amaieran estatu, eskualde eta nazioarteko mailako zenbait ekitaldi egiten dira. Hor, proiektuan parte hartu duten ikasle guztiak biltzen dira. Programa osoa ingelesez egiten da.

European Youth Parliament

11
11
European projects

Batxilergoko ikasleen lehentasunetako bat atzerriko hizkuntza bat baino gehiagotan eraginkortasunez komunikatzea da.

Horregatik, frantsesa ikasten duten Batxilergoko 1. mailako ikasleek elkartruke-proiektu batean parte hartzen dute La Rochelleko beste zentro batekin. Proiektua urte osokoa da, eta amaieran, proiektuan ere parte hartzen duten Frantziako ikasleen familiekin egoten dira aste betean.

Bestalde, ingelesez komunikatzeko gaitasuna hobetzeko helburuarekin, urteko astebete bat Dinamarcan emateko aukera du ikasleak, eskolak eta aisialdia konbinatuz. Azkenik, beste trukaketa esperientzia aukera bat dago Berlinen ere.

European projects

11Lauaxeta Ikastola
Euskarazko C1 agiri ofiziala

Batxiler 1. mailaren amaieran ikasleek euskarazko C1 agiri lortzeko ikastaro berezi eta sakon bat jasotzen dute.

Ikastaro honek euskarazko konpetentzia maila hobetzen laguntzeaz gain,agiria lortuz gero, etorkizuneko ikasketetan eta etorkizuneko lanbideei begira aurretik pauso bat joateako aukera  ematen dielarik.

Tutoretza eta jarraipen emozionala

Lauaxetako tutoretza programaren ardatza ikaslearen jarraipen emozionala da. Emozio baikorren lanketa, helburu egingarrien zehaztapena eta lorpena dira pertsonak etengabe  hobetzen jarraitzeko duen bidea.

Arrakasta akademiko eta kurrikularra egoera emozional positiboekin errezago lortzen dela uste dugu eta horren alde egiten da lan.

11
11
Feedback, etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna

Ikaslearen gaitasuna eta ebaluazio-sistema oro har garatzeko funtsezkoa da irakaslearen eta ikaslearen arteko hartu-emana ikaskuntza- eta hobekuntza-prozesuan.

Baina ikasturtean zehar duten etengabeko hartu-emanaz harago, ikasle bakoitzak bere puntu sendoak eta hobetzeko arloen hartu-eman zorrotza jasotzen du ikasturteko hiru unetan.

Mindfulness, emozioen lanketa eta autoezagutza

Hausnarketa, kontrol emozionala, norbere errealitateaz koziente izatea, autokontrola, etab. ikasleekin garatzen diren mindfullness estrategia eta teknikak dira.

Horrez gain, ikasle guztiak ezberdinak direnez, teknika eta estrategia ezberdinak praktikatzen dira, ikasle bakoitzak berari hobetoen datorkion esperientzia jaso dezan eta etorkizunera begira eroso sentitu dadin.

 

11
11Lauaxeta Ikastola
Gaitasun altuko ikasleen trataera

Gaitasun altuko ikasleek  gaitasun berezi bat dute.

Diagnostiko egoki batetik hasita eta gelan egiten den enfoke pedagogiko egokirarte, hainbat elementuk parte hartzen dute gaitasun altuko ikasleek dituzten beharrizanei erantzuteko.

Horrez gain ikasgaien enfoke pedagogikoak , pentsamendu irekia eta goi mugarik ez duena bilatzen da. Gaitasun altuko ikasleek duten potentzial guztia ahalik eta gehien garatu ahal izateko.

Emaitza bikainak

Batxilergoan emaitzek garrantzia dute. Horregaitik ikasleengan ikasketa emaitzen garrantzia ulertzea ezinbesteko konpetentzia bat da.

Batxiler 2. maila amaitzean USE froga egitera animatzen ditugu ikasle guztiak. Hau horrela izanik, Batxiler 2. mailako matrikulaturiko ikasleen %98ak lortzen du USE froga gainditzea. Eta gehinegoak ere lortzen du bere ikasketa aukeraketan aurrera egitea. 

 

11Lauaxeta Ikastola
11
Cambridge exams

Ikasleek ikastolan bertan Cambridge-ko azterketa ofizialak egiteko aukera dute.

Horretarako, ingeles-irakasleek, ikaslearen mailaren arabera, maila bateko edo beste bateko azterketa egitea aholkatzen dio ikasle bakoitzari.

Frantsesa eta Alemana

Batxilergoko ikasleek frantsesa eta alemana dute atzerriko bigarren hizkuntza ikasteko aukera. Ibilbide hau hartzen duten ikasleek, lau hizkuntzen konpetentziarekin amaitzen dute Batxilergoa.

Gainera Batxiler 2. mailan ikasleek aukera dute, beraien hizkuntza konpetentzia mailaren arabera agiri ofizialak lortzeko. 

11Lauaxeta Ikastola
11Lauaxeta Ikastola
Personalized Step by step

Inglesa, frantzesa edo alemana B2+, C1 edo C2 maila duten ikasleek, atzerriko hizkuntzaren ikasketa prozesua moldatzeko aukera dute: erritmoa pertsonalizatu, lan denborak beste era batera kudeatzeko aukera, etab.

Planteamendu hau, ikasturtean zehar momentu ezberdinetan aktibatu daiteke, irakaslearekin eta familiarekin planteamendu adostuta egiten delarik.

Nazioarteko egonaldiak: Canada, Estatu Batuak eta Zelanda Berria

Horrela nahi duten Batxiler 1. mailako ko ikasleek ikasturte osoa edo ikasturtearen zati bat Canada, Estatu Batuak eta Zelanda Berrian egiteko aukera dute.

Bertako bizimoduaren ezagutza, autonomia pertsonalaren garapena, hizkuntza konpetentziaren hobekuntza, arazoei aurre egiteko konponbideak bilatzeko konpetentzia garatzea, etab. dira horrelako bizi esperientzia sakontzen dituzten konpetentziak.

Atzerrian horrelako egonaldi bat egitea erabakitzen duen ikasleak, egingo duen Batxilergoaren arabera eta ondoren egin nahiko dituen ikasketen arabera, egonaldi honen planteamendua baldintzatu dezake. Beraz tutorearekin batera erabakia hartzea gomendatzen da.

Atzerriko programa honen garapena EAS Vele erakundearekin elkarlanean egiten da.  

11
11
Boluntariotza eta ikasketa zerbitzua

Horrela aukeratzen duten ikasleek Ikastolak zentroan bertan edo hitzartutako beste erakunde batzuetan koordinatzen dituen boluntarioen jardueretan ere parte har dezakete, gizarte-, hezkuntza- edo laguntza-lanak eginez.

Filming eta ikusentzunezko konpetentzia 

DBH eta batxilergoko ikasleek, euren ibilbidean zehar, hainbat proiektu garatzen dabez, zeinetan proiektuari lotutako bideo bat grabatu eta editatu behar duten.

Era honetan, grabazio eta edizio profesionalari dagozkion ezagutzak lortzen dituzte, bai eta ahozko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasuna garatu ere.

11
11
Ikasketa pertsonalizatuaren portfolioa

Batxilergoan ikasleak modu autonomoagoarekin jarraitzen du bere ikaskuntza-ereduarekin, eta hor, bere ikaskuntza-prozesua eta hobekuntza pertsonal eta profesionaleko prozesua jasotzen ditu.

Monitoretza

Hala nahi duen Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Lauaxeta Ikastolako Begiraleen Eskola Ofizialean (Euskaraz Egin Taldea) parte har dezake. Horretarako, zentroan bertan begiraleen programa ofiziala egingo du.

11aisialdiko monitore ikastaroa
11
Kirol entrenatzailea

Nahi duten ikasleek kirol-entrenatzailea izateko ikastaroak presta ditzakete Ikastolan. Ikastaro horiek, egiaztatutako teknikari profesionalek ematen dituzte.

Lehen laguntzak eta ur sorospena

Horrela aukeratzen duten ikasleek lehen laguntzako eta ur sorospeneko titulu ofiziala lor dezakete, ikastolan bertan dagozkion ikastaroak eginez eta eskatutako proba ofizialak gaindituz.

11lehen sorospen ikastaroko praktikak
11Lauaxeta Ikastola
Ikasle laguntzaileak

Horrela nahi duten ikasleek autobusetako laguntzaile lanetan laguntzen dute.

Praktika honekin,  Batxilergoko ikasleek, HHko ikasle txikiei laguntzen diete, bai autobusera igotzen, zein autobusean bertan izan ditzaketen beharrizanetan eta baita autobusetik gelararte joateko ibilbidean.

Laguntasuna, elkarkidetza eta ikasle txikientzako erreferentzia positiboak.

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.