Hezkuntza proiektua

Lehen Hezkuntza - 3., 4., 5. eta 6. maila

Gaitasunen garapena

Gaintasunen araberakoa lanaren helburua ikasleak zenbait gaitasun garatzea da, bere erronka pertsonalei aurre egin diezaien eta zoriontsu izateko gaitasunean laguntzeko.  Izan ere, gaitasunen helburua ez da "jakitea" bakarrik, "egiten jakitea" ere bai. Jakintza hori aplikatzen da eta hainbat egoera eta testuingurutara egokitu daiteke. Horrela, bizitzan ondo moldatzen jakingo dute gure ikasleek. Kontzeptuzko edukiek garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, baina ez dira helburua, baliabidea baizik.

Konpetentzien webgunea Infografía- Konpetentzi motakKonpetentzien webgunea

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan ikasleek gai motibatzaileak ikertzen dituzte, mundu errealeko arazoak, eta besteak beste arlo hauetakoak: zientzia, arteak, gizartea, teknologia edo matematika. Ikasleek taldeka lan egiten dute, eskura duten teknologia eta hainbat informazio-iturri erabiliz zenbait lan egiteko.
Proiektuen araberako ikaskuntzak abantaila asko ditu: diziplina baten edo batzuen kontzeptu eta printzipioetara mugatzen da, ikasleak arazoak ebazteko ikerketean parte hartzera bultzatzen ditu, modu autonomoan lan egiteko aukera ematen die beraien ezagutza sortzeko, eta emaitza objektibo eta errealistak ateratzen ditu.

Ikasketa kooperatiboa

Ikasleek lankidetzan lan egiten dute, taldeak elkarrekin lortu beharreko helburuak finkatuz eta beraien denbora eta lan-esparrua antolatuz, proiektuan ezarritako helburuak ondo bete ditzaten.

Diziplina anitzeko ikaskuntza

Mailako zenbait unetan ikasleek diziplina anitz erabiliz lan egiten dute, eskatutako proiektuei modu esanguratsu eta errealistagoan erantzun ahal izateko.  Proiektu horietako batzuek ezagutza-esparru bereko ikasgai guztiak biltzen dituzte. Beste une batzuetan mailako ikasgai guztiak.  Esaterako, hauek aipa ditzakegu: Ura proiektua (UDIN LH 3), Osasuna proiektua (UDIN LH 4), Sektoreak proiektua (UDIN LH 5) eta Energia proiektua (UDIN LH 6).

Robotika eta programazioa

Lehen Hezkuntzako azken mailetan dago. Robotika hezitzailea diziplina arteko irakasuntza-sistema bat da. Ez da mugatzen esparru matematiko edo teknologikora bakarrik; hainbat gaitasunen garapena sustatzen du ikasleengan. Programazioaren bidez, aukeren mundu berri batera irekita dagoen leiho bat da, eta erraz egokitu daiteke proiektuen araberako lanera, hezkuntza-etapa desberdinen arabera.

Pentsamendu-errutinak

Pentsatzeko errutinak, aztertuko den edukian inplikazio handiagoa lortzeko, ikasleen gaitasunak garatzeko eta haien pentsamendua ikusteko diseinatu dira. Guk nahi duguna da hainbat pentsamolde daudela eta bakoitza ikerketa baten une desberdinetan erabiltzen dela ulertzea ikasleek. 

Ipad 1x1, lan egiteko teknologia

Gure eredu pedagogikoak eta curriculum-mailan, eta metodologia- eta ebaluazio mailan batik bat, egiten joaten diren aldaketek, aldaketak ere ekartzen dituzte eremuetan eta azpiegitura informatikoan. Beraz, etapa honetako ikasleek lan egiteko tresna bat (iPad) izango dute hezkuntza-beharrei eta egiten dituzten berrikuntza-proiektuen beharrei hobeto erantzuteko. Gailu hori pertsonala da, beraz, gelan normalean erabiltzen dituzten koaderno, arkatz, boligrafo eta bestelakoen osagarria izango da.

Science

Astero bi ordu ikasten dituzte zientziak ingelesez, eta horrekin, hizkuntza horretan dauden mailak gainditzeko beharrezkoa den komunikaziorako gaitasuna bereganatzen du ikasleak. Proiektuka lan eginez, zientzien arloan beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzeaz gain, ikasleak jarduerak ere egiten ditu hizkuntzaren arlo guztietan:  ulermena eta adierazmena, ahoz nahiz idatziz.

Xakea

Xakea, bere ezaugarri ludiko eta intelektualei esker, baliabide pedagogiko egokia da ikasleek hainbat gaitasun mental garatzeko, eta horien bidez, ikaskuntza prozesuak eta balioen hezkuntza hobetzeko.

Sormena

Berezko sormenaz harago, hura garatzen ere arduratzen gara hezkuntza-esparruan, gaitasunak sustatuz eta norberaren eta taldearen baliabideen erabilera hobea lortuz irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren barruan. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako ikasleek sormenaren ikasgaia ere dute, astean ordubete, norberak sormenerako duen gaitasuna ikusteko.

Eskola ortua

Eskolako ortuaren bidez ingurumen-hezkuntza bereganatzen dute ikasleek, eta ingurunea errespetatzen, gizakien arteko eta gizakien eta naturaren arteko harremana ulertzen ikasten dute.

Laia proiektua- Lauaxeta Ikastolako eskola ortua

PBL Zientziak (STEM)

Haur Hezkuntzako "Ikerlari" proiektuari beste dimentsio bat ematen ziao Lehen Hezkuntzako lehen zikloan, eta "proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren" metodologian oinarritutako saioak egiten dira. Saio horietan, ikasleek beraien gizarte- eta natura-ingurunearekin zerikusia duten ezagutzak bereganatuko dituzte ikerketaren bidez. Metodologia horri esker, beraien ardurak edo kezkak ebazteko beharrezkoa den gaitasuna garatuko dute, kritikoak eta eraginkorrak izaten informazioaren eta ezagutzaren kudeaketarekin eta tratamenduarekin.

Laboratorio teknologikoa, dantza, abesbatza eta adierazpen artistikoa

Etapa honetan, ikasleek, beraien zaletasunei adituz, laboratorio teknologikoa (zientzia, teknologia, robotika), dantza, abesbatza edota adierazpen artistikoa ekintzetan murgiltzeko aukera dute.

Laboratorio teknologikoan proiektu bidezko ikasketa, STEAM eta metodologia zientifikoa eta online market place lantzen dira. Dantza, abesbatza eta adierazpen artistikoak, ikasleen sormena eta beronen adierazpena dute helburu.

Zientzia kalean

Ikasleei ikerketa sakonak egiteko entrenamendu berezia eskeintzen zaie, foro eta txapelketa desberdinetan parte hartuz ikerketa hauen ondorioak zabaldu eta partekatzeko: Inspira, Tea Time 4 Science, Día STEAM, Zientzia azoka, First Lego League, Elhuyar, Ciencia en Accción, Galiciencia, …

Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan sei maila daude, eta maila horietan oinarrizko gaitasunak finkatzeaz gain, lan egiteko teknikak ere sartzen dira, errealitatea aztertzeko eta haren ikuspegi arrazional eta objektiboagoa izateko. Gero eta zailagoak diren lanak egiten dira, lankidetzan lan egiten hasten dira eta ikasleak gero eta autonomoak dira. Prozesu honetan guztian, norberaren desberdintasunen arabera, hainbat ikaskuntza-egoera eta -erritmo egoten dira. Beraz, ikasle bakoitzaren berezitasuna, autonomia eta irekitasuna modu egokian tratatu behar dira.
Jakinaren gainean erabiltzen dira gaitasunak eta tresnak, ezagutza modu autonomoan ikertzeko eta aztertzeko.

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment