UNESCOren Eskola Elkartuen Sareak mundu osoko hezkuntza-erakundeak lotzen ditu helburu komun baten inguruan: haur eta gazteengan bakearen oinarriak sustatzea. Lauaxeta Ikastola sare horretako kide da, eta gaurko egunean, gure esperientzia azaltzea dagokigu, gaur eta bihar egingo den jardunaldian, Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) buruz, eta hauek ikasgelan txertatzeari dagokionean. Gai honetan sakondu nahi baduzu, esteka honetara...Sakondu
Joan den ostiralean Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek eurentzako egun berezi eta magiko batez gozatzeko aukera izan zuten: inauteriak, mozorrotzeak eragiten dien ilusio guztiarekin. Pixkanaka, aurrera goaz eta umeek eskertzen dute. Guztiok pozik, normaltasunaren bidean aurrera goazela sentitzeaz , eta pixkanaka maskara baino haratago euren arpegi politak ikusteagaz! Aurrera! Bide onean goaz. Sakondu