🎓✨ Atzo Batxilergoko 2. mailako Agur Jaia ospatu dugu, etapa baten amaiera baino askoz gehiago den une berezia 💚 Urte askotan zehar bizitako ibilbide baten amaiera da: ikasketak, bizipenak, laguntasunak eta hazkunde pertsonala uztartu dituzten urteak. Bidean erronkak gainditu dituzue, harremanak eraiki eta gaur zareten pertsonak izatera iritsi zarete. Agur Jaia, beraz, emozioz beteriko agurra da,...Sakondu
ASte honetan, Lauaxetako ikasle ohiek berriro ere Mugitek proiektuarekiko duten lotura, konpromisoa eta pasioa erakutsi zuten Nafarroako Los Arcos zirkuituan ospatutako Greenpower lasterketan parte hartuz. Greenpower hezkuntza proiektu internazional bat da, gazteei ingeniaritza, jasangarritasuna eta talde lana modu praktikoan hurbiltzea helburu duena, auto elektrikoen diseinu, eraikuntza eta lehiaketaren bidez. Mugitek proiektuaren bidez, Lauaxetako ikasleek urteak...Sakondu
✍️ Batxilergoko 2. mailako ikasleak aste honetan Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) simulakroa egiten ari dira 🎓 Aste honetan zehar, benetako azterketaren esperientzia bizitzeko aukera dute: denboraren kudeaketa, proben egitura eta urduritasunari aurre egitea. Horrek guztiak segurtasun handiagoz eta prestatuago heltzen laguntzen die azken momentura. 💡 Zertarako balio du simulakro honek? • Azterketaren benetako formatua ezagutzeko •...Sakondu
⚽🏆 Lucía Arrizabalaga Loroño, LH6ko ikaslea, futbolean estatuko txapeldunorde geratu da joan den asteburuan Benidormen ospatutako Futbol Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketan. Euskal Selekzioarekin egindako txapelketa bikaina izan da, eta ilusioz, konpromisoz eta lan handiz lortutako emaitza ederra ekarri du etxera 💚 Guretzat harrotasun handia da zure ahalegina eta dedikazioa ikustea. Zure bidea hasi besterik ez...Sakondu
✨June García Baza, DBH 2. mailako ikaslea, urrats sendoak ematen ari da igeriketa artistikoaren munduan. Club Sincro Urbarri taldeko kidea den June berriro ere deitua izan da Euskadiko Natación Artístikoko Selekzioarekin, eta egun hauetan azken prestaketa lanetan dabiltza denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bati begira: maiatzaren 8tik 10era Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketa. Azken asteotan, Euskadiko selekzioak...Sakondu
🎭📚 Gaur Lehen Hezkuntzan esperientzia berezi bat bizi izan dugu: gure ikasleek ingelesezko ipuin musikal batez gozatzeko aukera izan dute, eskolaz kanpoko ingeleseko ikasleek eta Mondragon Lingua-ko taldeak elkarrekin eskainita. Proposamen dinamiko eta motibatzailea izan da, non ingelesa musikaren, antzezpenaren eta emozioen bidez bizitu duten. 💫 Horrelako esperientziek hizkuntzaren ikaskuntza modu naturalean indartzen dute, konfiantza, ahozko...Sakondu
💃✨Asteburu hau oso berezia izan da gure ikasle batzuentzat. Alize Andrés, Nile Azpiazu, Martina Delgado, Nahia Antón, Nerea Lazpita eta Vega Moral, L’Atelier dantza eskolako beste kideekin batera (guztira 55 dantzari), Global Dance Open lehiaketako final nazionalean parte hartu dute, Mérida hirian ospatua. Sailkapeneko maila oso altua izan da, dantzari ikusgarriekin eta kalitate koreografiko bikainarekin....Sakondu
🐎 Ahalegina eta konpromisoa sarituak izan dira berriro ere ✨ Haizea Garmendia, Batxilergoko 1. mailako ikaslea, maila handiko lorpena eskuratu du estatu mailan: 👉 Zilarrezko Ligako Sari Nagusian azpitxapeldun izan da, Liga Nazionaleko lehen egoitzan, Valentzian jokatutako proban. Maila handiko lehiaketan, Haizeak ibilbide bikaina egin zuen, akatsik gabe (zero bikoitza) amaituz eta bere maila lehiakorra agerian...Sakondu
💜 Gaur une berezia bizi izan dugu Lauaxeta Ikastolan: berdintasunaren lekukoaren eskualdaketa ✨ Ikastolan euren ibilbidea amaitzen ari diren hiru ikaslek —Jon Azkuna, Unax Zubiete eta Unax Jaio— aitortza jaso dute Haregin taldean berdintasunaren alde egindako lanagatik 💜 Urte hauetan zehar, komunitate kontzienteagoa, errespetuzkoagoa eta konprometituagoa eraikitzen lagundu dute, ekimen eta hausnarketen bidez inguruan eragin positiboa...Sakondu
💰📚 Gaur, LH6ko ikasleek aukera izan dute “Nire poltsikoaren jabe” hitzaldian parte hartzeko, eguneroko bizitzarako oso baliagarriak diren oinarrizko finantza-ezagutzak lantzeko 💡 Saio honetan, ikasleek dagoeneko praktikan jar ditzaketen kontzeptuak landu dituzte:👉 aurrezkia, dirua kudeatzeko ohiturak sortzeko👉 gastuen kontrola, erabaki arduratsuak hartzeko👉 inbertsioaren oinarriak, etorkizunera begira pentsatzen hasteko Helburua argia da: gaztetatik ardura ekonomikoa lantzea, erabaki...Sakondu