Day

14 ekaina, 2023
Aurtengo ikasturtea itxi orduko hurrengoan pentsatzen ari gara. Oraindik ere badira merezitako udako oporrak, baina, batzuetan, familiaren antolaketari dagokionez, ondo dator hurrengo ikasturteari buruzko xehetasunak jakitea. Horregatik aurreratzen dizuegu 2023-2024 ikasturteko egutegia. Lotura honetan egutegi orokorra ikus dezakezu eta beste honetan HHko egutegi berezia. Ondo izan!
Sakondu
Kataluniako Exporecerca lehiaketan irabazitako sariaren harira, joandako astelehenean, DBH3Cko hiru ikaslek Leioako Campuseko Biofisika Institutura (EHU eta CSICen lankidetzatik garatutako ikerketa-erakundea) bisita gidatua egiteko aukera izan dute. Ikasleak Ane Marin, Noa Blanco eta Gadea Martinez dira eta Exporecerca lehiaketan irabazitako sari bat da esperientzia hau. Aurrera!
Sakondu