Komunikazioa errazteko helburuz, ikastolarekin harremanetan jartzerako orduan baliagarri izango zaizun kontaktuen agenda bat prestatu dugu. Bertan, edozein zalantza edo iradokizunen aurrean norengana jo behar duzun aurkituko duzu. Emailez bialtzen da familiei, baina gure webgunearen alde pribatuan ere eskuragarri dago. Gida hau zure telefonoan edota ordenagailuan ere deskargatu eta eskura euki dezakezu baita.Sakondu
Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zaigu! Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Eguneko bideo bat ikus dezakezu beherago. Bide batez, aurtengo ikasturteari dagokionez obra eta lan lerroen laburpen bat prestatu dizuegu ondoko dokumentuan. Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!Sakondu