Lehen eskolatzea une zirraragarria eta, aldi berean, desafiozkoa izan daiteke Haur eta gurasoentzar. Baina zuen bizitzako etapa berri honetan zaintzeko eta laguntzeko gaude. Banatzea zaila izan daiteke haurrentzat zein aitarentzat eta/edo amarentzat, baina zuen seme-alabentzako ingurune seguru, eroso eta aberasgarria sortzeaz arduratzen gara. Lehenengo asteetan, haur bakoitzaren premia indibidualei arreta berezia eskaintzen diegu, eroso eta...Sakondu
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz, hirigunetik...Sakondu