Day

26 urria, 2023
Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasle batzuek Durangoko Azokak deitutako PortaDA! lehiaketan parte hartu dute. Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak izan dira lehiaketako gaia. Hemen erakutsikao sormenaren adibide bi. Aurrera! Informazio gehiago, ondoko loturan.
Sakondu
Ahotsenea deitu diogu, LHkoen ahotsari, izaerari eta lagunekin partekatu nahi duten horri eskaini diogun gunea. Gaurkoan Iker eta Markelek abesti ederra abestu digute, Bizitzaren musika. Abestiak esaten duen bezala doinuz jantzi ditzagun hitzak. Gurea da giltza! Zuzenekoan egotea berdina ez den arren, behean partekatzen dizuegu Markel eta Ikerren bideoa. Ziur gure ikasle ohi, abeslari eta...
Sakondu
Haurren heziketan, bada funtsezko alderdi bat, askotan oharkabean pasatzen dena, baina bere garapen integralean funtsezko zeregina betetzen duena: psikomotrizitatea. Psikomotrizitatea pertsona mugimenduaren bidez aztertzen eta garatzen duen diziplina da. Haur-hezkuntzan, elementu motorrak, kognitiboak eta afektiboak konbinatzen dituen tresna pedagogikoa da. Klase horiek ikaskuntza ekintzaren bidez sustatzen dute, beren gorputzaren higiduraren bidez inguratzen dituen mundua deskubritzea...
Sakondu
Irakurtzea funtsezko trebetasuna da, arrakasta akademiko eta pertsonalerako oinarriak ezartzen dituena. Zein zentzutan? Irakurketa ezagutzarako atea da: Irakurtzea da ezagutzarako atea irekitzen duen giltza da. Lehen Hezkuntzan, haurrek oinarrizko irakurketa-trebetasunak eskuratzen dituzte, modu independentean ulertu, aztertu eta ikasteko aukera ematen dietenak. Liburuak irudimenezko munduetarako leihoak dira, eta beren gogoa eta izpiritua elikatzen dituzten informazio-iturriak! Hizkuntza-trebetasunak...
Sakondu
Gaur, berdintasunean heztearen garrantziaz hitz egin nahi dizuegu, eta gizartea zentzu horretan bidezkoagoa izan dadin lan egitearen garrantziaz. Eta hori eginez, gure errealitate hurbilena aldatzeari buruz hitz egin nahi dizuegu. Ikastolan berdintasunaren alde lan egiten duen eta etxetik gauza bera egitera animatzen zaituen Haregin taldea aurkeztu nahi dizuegu. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatzen dute, eta...
Sakondu
Joandako astean, Berdintasunaren aldeko Herri Ituna sinatu genuen erakundeen topaketa izan zan. Bere garaian atxikitako erakundeek, 151 konpromiso hartu genituen berdintasunerantz azkarrago egiteko. Topaketa egun honetan gure esperientzia eta hausnarketa partekatu genuen. Lauaxetatik, Zuzendaritzaz gain, Haregin, Berdintasunaren taldeko Naroa Amezua eta Uxue Abad, izan ziran bertan. Lauaxetari dagokionez, hartutako konpromisoen artean, izan ere, ikastolan dugun...
Sakondu
Sortu dagigun bakean dagoen mundo bat! Esperientzia bat dakarren zerbait ikasten dogunean, errazago barneratzen dugu ikaskuntza hori, eta esperientzia ludikoa eta positiboa bada, are gehiago, ikaskuntza hori emozio atseginekaz lotzen baitugu. Horrela gertatzen da jolasaren bidez ikasten dugunean. World Peace Game jolasaren kasua da.  Duela aste bi, Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. mailako ikasle batzuk World...
Sakondu