Day

31 urria, 2023
Horixe gertatu da gaur. Araitz Peña, Lauaxetako ikasle ohia, gurera hurbildu da Batxilergoko ikasleekin hitz egiteko eta Israel eta Palestinaren arteko gatazkari buruzko azalpenak emateko. Izan ere, Araitz, Zuzenbidean lizentziaduna, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko Giza Eskubideen doktoratu aurreko ikertzailea da. Bere ikerketak Nazioarteko Babesa, asiloa eta talde bazkide jakin bateko kide izatea...
Sakondu
Ikastolan euskararen erabilera sustatu nahi dugu eta hori dela eta eusLiderrak deritzon proiektuan murgilduta gabiltza. DBH 3. mailako ikasleei zuzenduta dago, hizkuntza kontzientzia garatzen hasten diren garaia dela iritzita eta programa honek, gazteengan hizkuntza portaera barriak sortzea du helburu. Lehenengo DBH3ko ikasle guztiek saio batzuk izaten dituzte AEKko irakasleekin, eta gero, jarraitu nahi dutenek, euskararen...
Sakondu
Gure ikasle eta seme-alaben garapenean ezinbestekoa  da sexu arloan ere haiek heztea eta batzuetan guraso edo irakasleak ez gara horretan aditua. Horregatik, dakienarengana jo dugu. Helburua? Gure seme-alaba eta ikasleak, aurreiritziak eta gizartearen mezu nahasgarriak alde batera utzita, arlo honetan ere heztea. Aste honetan, LH 5. Eta LH 6.ekoen txanda izan da. Gaiak: Tratu onetarako...
Sakondu
Guztiok ditugu beldurrak eta batzuetan gure bizitza baldintzatzen digute. Gaur bezalako egun batean, beldurra ematen duten munstroen egunean, aukera aprobetxatu nahi izan dugu zerbait positibo bihurtzeko. Horregatik, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek beldurra ematen dien zerbait pentsatu dute eta gure su txikian erre dute. Eta gauza bera egiten baduzu? Aurrera!
Sakondu
Lauaxetako biztanle berriek harrera ona izan dute eta ikasle guztiek ikusi nahi dituzte. Atzoko egunean, txikienen txanda izan zen. Ezin izan gara bisita guztietan egon, baina eguneko irudi batzuk uzten dizkizuegu!
Sakondu