Day

17 azaroa, 2023
Aste honetan Azkuna Zentroko zinema aretoek bisitari oso bereziak izan dituzte, izan ere, Lauaxetaren 4 urteko ikasleak Lauaxetatik txangoa egitera atera ziren eta hainbat film laburrez gozatu ahal izan zuten: emozioak, ingurumena,… aisialdia eta ikaskuntza elkarrekin.
Sakondu
Duela egun batzuk LHko 3. eta 4. mailako ikasleek eta gaur batxilergoko ikasle batzuek zuhaitzak landatu dituzte Laia eta pabilioi gunean. Urteak pasatuko dira eta batzuk eta besteak hazi egingo dira eta guk nostalgia puntu batez baina harrotasunez begiratuko diegu. Aurrera!
Sakondu
Ikastola ikasgela ireki gisa ulertzen dugu, eta ikasturte bakoitzean askotariko esparruetako pertsonak hurbiltzen dira ikasleei beren esperientzia eta ezagutzak ematera. Gaur, Jokin Zabalak, ikastolako aita eta SENEReko profesionalak, DBHko 3. mailako ikasleekin partekatu du “Erronka bat zientziaren alde” proiektua. Proiektu honek ingeniaritzaren eta teknologiaren mundua hurbiltzen die gazte eta nerabeei, SENEReko profesionalek egunero aurre egin behar dieten...
Sakondu