Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are gehiago! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on! Sakondu
Lauaxetako Batxilergoko ikasleek STARTInnova lehiaketako ideiak aurkeztu zizkioten atzo Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateari. STARTInnovaren hamaikagarren edizioa da, ikasleek beren espiritu ekintzailea erakusteko eta garatzeko parte hartzen duten beste esperientzia bat. Atzo Ainhoa Salterain herriko alkatearen bisita jaso zuten ikasgelan. Informazio gehiagorekin utziko zaitugu esteka honetan. Aurrera!Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume eta gizonezkoen...Sakondu