Gurasook, gure jarrerarekin eta hitzekin, egokitzapen-aldia ahalik eta eramangarriena izan dadin lagundu dezakegu. Baina nola? Gaur arratsaldean hitzaldi bat emango dugu seme-alabei erronka berri honetan laguntzeko interesa dugun familientzat. Urte askotako lanaren eta esperientziaren ondoren, Lauaxeta Ikastolak, Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktore eta prestatzaile eta aholkulariaren eskutik, hitzaldi irekia eskaintzen du honako gai...Sakondu
Joan den larunbatean txikitxoenekin eta haien familiekin elkartu ginen. Ia 800 lagun animatu zinaten Lauaxetan Ene Kantakekin abestu eta dantzatzera! Ene Kantak 2011n sortutako euskarazko haur musika taldea da. Bere asmoa musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako abesti fresko, itsaskor eta dantzagarriak osatzen dituzte. Honen erakusgarri, bideo hau uzten dizuegu. Sakondu
Lauaxetatik pasatzen den Bizikleta-pista aprobetxatuz, joan den larunbatean jarduera bat antolatu genuen, familiak erabiltzera animatzeko. Hainbat bilgune proposatzen genizkizuen, ikastolara bizikletaz joateko ibilbidea hasteko. Behin hemen, Louisek, Bredako unibertsitateko ikasleak, gure errealitatea kontuan hartuta mugikortasun jasangarriko proiektu bat idatzi duenak, horren laburpena aurkeztu zigun. Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekan sakondu dezakezu.Sakondu