Day

17 urtarrila, 2024
Ikaskuntza ikasgelatik haratago dago, baita ikastolatik haratago ere. Horregatik, ikasleek aldian-aldian ikaskuntza-irteerak egiten dituzte, ikastaroaren une bakoitzean landutako alderdietan sakontzeko. Gaurkoan adibidez, batxilergoko 1. Mailako ikasleak Eureka Zientzia Museoan izan dira.
Sakondu
Oraingo honetan, IMQ Igurco Orue adinekoen egoitzarekin dugun boluntariotza-proiektuaren esparruan batxilergoko 1. mailako gure ikasleak bizitzen ari diren esperientziaz hitz egin nahi dizuegu. Proiektu honek komunitateari laguntzeko aukera ez ezik, enpatiari, elkartasunari eta belaunaldien arteko loturaren garrantziari buruzko ikasgai baliotsuak ere eskaintzen dizkie. Elkarreragiten eta uneak partekatzen dituzten heinean, adinekoek urteetan zehar metatutako ezagutzak, jakinduria...
Sakondu
Zure hurrengo bidaiarako ideia eta gomendio batzuk nahi dituzu? Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek aholku batzuk ematen dizkizute LauHaixetara irratian! Lehen Hezkuntzako irratia da. Izan ere, gaurkotasuneko gaiei eta beren errealitatetik hurbil daudenak jorratuz LauHaixetara irratiaren bitartez, beren komunikazio-trebetasunak garatzea lortzen dugu. Aurrera! Entzun nahi duzu? Hemen egin dezakezu.
Sakondu
Atzoko egunean Brasilgo bi pertsonaren bisita jaso genuen. Hezkuntza didaktikari buruzko ikerketa egiten ari dira eta Lauaxetako hezkuntza proiektua ezagutzeko interesa erakutsi zuten. Esperientziak trukatzeak beti sortzen du elkarrekiko ikaskuntza. Eskerrik asko zuen interesagatik!
Sakondu
Nahiz eta pertsona bakoitza bakarra izan eta modu desberdinean erreakziona dezakeen, egia da sare sozialetan askotan bizitza itxuraz perfektuak azaltzen direla, eta horiekin alderatuz gurea “hain perfektua” ondorioztatu dezakegu. Heldutasunak distantzia hartzera eta pentsamendu kritikoa garatzera garamatza, eta, horri esker, konturatu gaitezke erakusten diguten hori beharbada ez dela “hain perfektua”, ezta gure bizitza “hain inperfektua”....
Sakondu