Pixkanaka aurrera doa ikasturtea eta Aste Santuko oporretara heldu gara! Lerro hauetatik opor-egun onak opa nahi dizkizuegu, eta ikasturtearen azken txanpari aurre egiteko energiak kargatzen lagunduko dizuen atsedena izan dezazuela. Ondo izan eta bueltara arte!Sakondu
Gaur arratsaldeko 18:23etan Lauaxetak hartuko du lekukoa Korrikan. Aurretik, 16:30etatik aurrera, musika eta txokolatea izango ditugu ikastolan, ondoren Korrika girotzeko, ospatzeko eta elkarrekin bat egiteko. Baina, gainera, gaur goizean Lauaxetan gure Korrika Txikia ospatu dugu. Euskararen aldeko Lauaxetaren ekimen hau eta beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egin dezakezu. Aurrera, guztiona da eta!Sakondu
DBHko 3. mailako ikasleak garatzen ari diren diziplinarteko proiektua aukera paregabea da dibertsitatearen ikuspegitik herritar guztien beharrak asetzen dituzten komunitate jasangarriak diseinatzearen garrantzia aztertzeko eta ulertzeko: adinekoak, gazteak, haurrak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, askotariko genero-identitateak dituztenak, etab. Proiektu honetan zehar, ikasleak beren nortasunetik eta beren beharrizanekiko loturatik abiatzen dira, gizartean dagoen aniztasunera zabalduz gero, eta...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle bik, Haregin taldea, Lauaxetako berdintasunaren aldeko taldearen ordezkari moduan, Emakundek antolatutako Berdintasunaren aldeko belanauldiak: ondare eraldatzailea izeneko ekitaldian parte hartu zuten atzo. Belaunadien arteko topagunea IED Kunsthalen izan zan. Emakundeko zuzendaria den Miren Elgarrestak aurkeztu zuen ekitaldia eta moderatzaile lanetan. Beijing ’95eko Nazioarteko Konferentzian kazetari moduan partaidea izan zen Sonia Hernando izanz en....Sakondu
Letreiatze-lehiaketak (spelling) oso ezagunak dira mundu anglosaxoian, baina Euskadin ere baditugu. Atzo Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek parte hartu zuten Deustuko Unibertsitatean egin zen lehiaketan eta diploma lortu zuten. Maddi Dañobeitia, Maite Laskurain, Hugo Vazquez, Manex Lizardi, Leyre Willuveit eta Izaro Azkarate dira. Zorionak!Sakondu