Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....Sakondu
Gure Ikastolatik, ilusio berezia egiten digun ekimen berri bat abiarazi dugu: gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskaintzen ditugu! Hala zerotik hasi nahi dutenak nola hobetu edo titulu ofizial bat lortu nahi dutenak aukera hori izatea nahi dugu. Eskolak A1 mailatik (hasierakoa) C1 mailaraino (aurreratua) egongo dira, maila eta behar guztietara egokituz. Helburua oso argia da: etxean...Sakondu