Gaur Osakidetzako profesionalen bisita jaso dugu gure ikastolan. Hainbat saio egingo dituzte DBHko 3. mailako ikasleekin, odol-ematearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Proiektu komunitarioa ikasgaiaren baitan izan da. Adin txikikoak diren arren, funtsezkoa da kontzientzia hori lehenbailehen sortzea, heldu direnean odol emaile bihurtzeko prest egon daitezen. Gainera, ekainean ospatuko dugun ikastolako jaian, odola emateko unitate mugikor bat etorriko...Sakondu
Atzo, Lauaxeta Ikastolan, hitzez, irudimenez eta emozioz beteriko jardunaldia bizi izan genuen, Liburuaren Astea ospatzeko. Eguna Bibiñeren ipuin-kontalariarekin hasi zan, eta txikienak liluratu zituen magia eta balorez betetako istorioekin. Ondoren, ikasleek aukera izan zuten Jasone Osoro idazlearekin topaketa literario batean parte hartzeko, non bere lanen atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko eta euren zalantzak partekatzeko aukera...Sakondu
Atzo, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasle talde batek aukera paregabea izan zuen: Greenpower Iberia lasterketan parte hartu zuten, Los Arcoseko (Nafarroa) zirkuituan. Ekitaldi hau nazioarteko Greenpower ekimenaren parte da, eta helburua da gazteen artean STEM bokazioak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) sustatzea. Ikasleek auto elektriko ekologikoak diseinatu, eraiki eta gidatuz, berrikuntza, iraunkortasuna eta talde-lana...Sakondu