Gaur, 11:15etan, LHko 1. jolasorduan, ospatu da Lehialariak Agentziak eta Kultur Labek antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketa LH1 eta LH2ko ikasleei zuzenduta egon da eta helburua izan da gure liburutegiko orri-markatzaile berriak dekoratzea, liburuen maileguarekin erabiltzeko eta itzultzeko data adierazteko. Epaimahikideak Lehialariak agentziako ikasleak izan dira eta talde bakoitzeko irabazle bat aukeratu dute. Hona...Sakondu
Bihar egun berezia da Lauaxeta Ikastolan. Promozio-jaia ospatzen dugu, ikasketa etapa amaitzen duten ikasleekin batera, bizipen, ikaskuntza, erronka eta oroitzapenez beteriko zikloari agur esanez. Eguna ez da soilik agur esateko unea, baizik eta ikasle bakoitzaren ibilbidearen eta esfortzuaren aitortza zintzoa. Hazi egin dira, ikasi dute eta mundura begirada kritiko, jakinmin handiko eta konprometitu batekin abiatzeko...Sakondu
Aste honetan, 2. mailako ikasleek irteera didaktikoa egin dute Atxondora. Ondo pasatzeaz gain, ikasgela eta ohiko testuingurutik kanpo asko ikasten dute horrelako irteeretan. Natura bete-betean eta hain ingurune ederrean, ikasitakoa bizipenetara eramatea ederra da. 💚✨Sakondu