Aurki gaitzazu

Day

26 maiatza, 2025
Asteburu honetan, Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek Barakaldoko Greenpower lasterketan parte hartu dute, euren eskuekin eraikitako ibilgailu elektrikoarekin. Energiaz, emozioz eta talde-lan handiz betetako eguna izan da! 🙌⚙️ Gainera, saria jaso zuten Maderas Zallo taldekoek. Zorionak guztioi! Greenpower proiektua hezkuntza-esperientzia paregabea da, eta haren bidez gure ikasleek honako hauek lantzen dituzte: 🔧 Mekanika eta ingeniaritza...
Sakondu
Gaur, DBH 1. mailako ikasleek oso interesgarria eta beharrezkoa den hitzaldi bat jaso dute: Farmakutsadurari buruzkoa. Hitz arraro samarra dirudien arren, gure egunerokoarekin zerikusi zuzena duen gai bat da.🌍 Baina… zer da farmakutsadura? 💧 Farmakutsadura da gure botikek (antibiotikoak, analgesikoak, hormonak…) ingurunean, batez ere ur-ingurunean, uzten duten aztarna kimikoa. Botikak behar bezala ez botatzeak, edo...
Sakondu
5 urteko gelan esperientzia berezi eta hunkigarri bat bizi izan dugu eta gure komunitatearekin partekatu nahi dugu. Laia Gunea espazioari eta gure oilotegiari esker, kolore eta tamaina desberdinetako arrautzak aztertu ditugu: zuriak, marroiak, handiagoak, txikiagoak… 🍳🐔 Behaketa sinple horrek hausnarketa sakona ekarri digu: arrautzak kanpotik desberdinak izan arren, barrutik berdin-berdinak dira. Eta pertsonokin gauza bera...
Sakondu