💪 Lauaxeta Ikastolan sinesten dugu aniztasuna kirolaren bidez ere lantzen dela. Ez dugulako guztiok modu berean gozatzen jarduera fisikoaz, eta pertsona bakoitzak modu ezberdinak aurkitzen dituelako bere burua mugitzen eta zaintzen motibatzeko. Hori dela eta, inauguratu dugu gure kalistenia parkea, ikasleei beste aukera bat eskaintzen dien espazioa: gorputza indartzeko, kirola egiteko eta, batez ere, kirolaz modu...Sakondu
🎶 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen da gure kulturarekin zuzenean lotzen gaituen jarduera hau: Bertsolaritza. “Norbere buruarengan segurtasuna, autoestimua, komunikazioa edo euskararekin eta gure kulturaren parte den zerbaitekin lotura sakontzea”. Hori da ikasleek bertsolaritzari buruz partekatzen duten hausnarketetako bat. Baina Bertsolaritza horrez gain askoz gehiago da: inprobisatzen ikastea, jendaurrean aritzea, memoria eta erritmoa...Sakondu