🌍 Aste honetan, atzerriko egonaldi luzeetan interesa duten Lauaxetako familiek ikastolak antolatutako informazio saioetan parte hartzeko aukera dute, EAS Vele, STEP eta Aston Herenciaren eskutik. Saio hauetan azalduko dira hiruhileko edo urte osoko egonaldiak egiteko aukerak, hala nola Irlandan, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Kanadan edo Zeelanda Berrian. Esperientzia hauek aukera paregabea dira ikasleentzat: hizkuntza gaitasuna...Sakondu
🌿 Asteburu honetan, 200 pertsona inguruk —familiek, ikasleek eta irakasleek— gozatu dugu Pobeña eta Kobaron arteko ibilbidea eginez, gure Bizkaiko kostalde zoragarrian. Ibilaldi hutsa baino gehiago izan da: familian eta komunitatean elkarrekin denbora partekatzeko aukera, naturarekin konektatzeko eta elkarren arteko harremanak sendotzeko eguna. Barre egin dugu, hitz egin, inguruneaz ikasi eta, batez ere, gauza sinpleak baloratu...Sakondu