Aurki gaitzazu

Day

15 abendua, 2025
Asteburu honetan Lauaxeta Ikastolan jardunaldi benetan berezia bizi izan dugu: Txapeldunak Hazten Kirol Topaketa, 4 eta 5 urteko gelak ilusioz eta kirol-giro bikainarekin elkartu dituena. 4 eta 5 urteko haurrentzat markagailutik harago doazen balioak ikasteko aukera izan da. ⚽ Talde-lana: Elkarren artean ulertzen eta elkarri laguntzen ikastea. 💪 Ahalegina eta iraunkortasuna: Saiatzearen garrantzia, akatsetatik ikastea...
Sakondu
🤝🏠Kooperatiba moduan antolatutako ikastola izanik, Lauaxetan familiek ez dute egunerokoan bakarrik parte hartzen; zentroaren kudeaketan eta etorkizuna markatzen duten erabakietan ere protagonista dira. Horregatik, aurreko ostiralean gure Kooperatibisten Batzar Orokorra ospatu genuen: gurasoekin biltzeko, hausnartzeko, etorkizunerako proposamenak egiteko eta erabakiak modu kolektiboan hartzeko espazioa. Halako batzarrek gure komunitatea indartzen dute: elkarrekin erantzukizuna partekatzea, gardentasunez jardutea...
Sakondu