Aurki gaitzazu

Day

9 martxoa, 2026
💰 Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleek “Finanzas para la Vida” jardueran parte hartu dute, Kutxabank Fundazioak sustatutako ekimenean. Programa honen helburua gazteei finantza-hezkuntza hurbiltzea da, eguneroko bizitzan beharrezkoak izango dituzten ezagutzak eta trebetasunak garatzen laguntzeko. Jardueran zehar, simulazio eta joko dinamiken bidez, ikasleek egoera ekonomiko errealak landu dituzte: diru-sarrerak eta gastuak kudeatzea, erabaki ekonomikoak hartzea edo etorkizunerako...
Sakondu
💜 Igande honetan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu, emakumeek gure gizartean egiten duten ekarpena aitortzeko eta benetako berdintasunaren bidean aurrera egiten jarraitzeko eguna. Lauaxeta Ikastolan, adin guztietako ikasleekin ikasgeletan egindako jarduerez gain, komunitatean ere presente egon nahi izan dugu. Horregatik, atzo Lauaxeta Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako ekitaldian izan zen, herriko hainbat eragile eta herritar bildu zituen topaketan....
Sakondu
🔬✨ Joan den ostiralean Lauaxeta Ikastolan STEM Eguna ospatu genuen, zientzia, teknologia, sormena eta ikaskuntza partekatuaren inguruko jardunaldi berezia. Egun osoan zehar, ikastola esperimentazio eta aurkikuntzarako gune bihurtu zen: esperimentu zientifikoak, erronka teknologikoak, STEM azoka, antzerkia, hitzaldiak eta proiektuen aurkezpenak izan genituen. Kasu askotan, ikasleek eurek azaldu zizkieten beren proiektuak beste adin batzuetako ikasleei, ikaskuntza partekatua,...
Sakondu