🎙️ Lauhaixetara Irratian, Lauaxeta Ikastolako irrati proiektuan, egun berezia bizi izan dugu. Irratiaren Nazioarteko Eguna dela eta, eta Lauaxeta Ikastolako ikasleen eta Orue Igurco IMQ egoitzako egoiliarren arteko elkarreragin proiektuari jarraipena emanez, topaketa polita izan dugu gaur ikastolan. Oraingo honetan, Orue egoitzako egoiliarrak izan dira protagonistak. Lauaxetara etorri dira eta gure ikasleek elkarrizketa bat egin diete...Sakondu
🚪 Asteburu honetan Lauaxeta Ikastolan Batxilergoko ate irekien jardunaldia ospatu dugu. Eguraldi euritsuak gehiegi lagundu ez badu ere, espero dugu bisitatzera etorri zineten familiek egun hauetatik askoz garrantzitsuagoa den zerbait eramatea: erabakia hartzeko argitasun handiagoa. 🤍 Topaketa hauen helburua zuei laguntzea da: zuen kezkak entzutea, zalantzak argitzea eta seme-alaben etorkizun akademikoari buruzko erabakirik egokiena hartzen laguntzea....Sakondu