🌍 Lauaxeta Ikastolan, gaur egungo munduaren erronkekin konektatzen duen ikaskuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Aste honetan, DBH 3. mailako ikasleak diziplinarteko proiektu batean murgilduta daude, etorkizuneko komunitate inklusiboagoak eta jasangarriagoak irudikatu, diseinatu eta eraikitzeko. Proiektu honetan zehar, ikasleek etorkizuneko hiriak nolakoak izan behar duten aztertzen ari dira, pertsona guztien beharrei erantzuteko: haurretatik hasi eta adinekoetaraino,...Sakondu
🎯 Lauaxeta Ikastolan badakigu ikasleen ibilbide akademikoan une garrantzitsuetako bat DBH 4. maila amaitzean iristen dela: hurrengo pausua aukeratzea. Horregatik, aste honetan orientazio proiektu bat garatu dugu maila honetako ikasleekin, euren etorkizun akademikoari buruz hausnartu, informatu eta erabaki kontzienteak hartzen laguntzeko helburuarekin. Saio ezberdinen bidez, ikasleek euren eskura dituzten aukerak ezagutu dituzte —Batxilergoko modalitateak zein bestelako...Sakondu