Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Europar esperientziak > DBH 4. mailako ikasleak Belgikan: mundua deskubritzen, bizitzatik ikasten

馃實聽Egun hauetan, DBH 4. mailako ikasle talde bat Belgikan dago truke-programa batean parte hartzen, esperientzia aberasgarri eta hezigarria bizitzen.

Eguneroko bizitzan tokiko familien etxeetan bizi dira, eta horri esker hobetzen dute ingelesa eta frantsesa, eta aldi berean, kultura berri bat, bere ohiturak eta bizimodua gertutik ezagutzen dituzte. Bertako ikasleekin batera hainbat jardueratan parte hartzen dute, enpatia, autonomia eta talde-lana sustatuz.

Halako esperientziek aukera paregabea eskaintzen dute hazteko, mundua zabalago ikusteko eta errespetua zein jakin-mina bezalako balioak indartzeko 馃實馃挮

Bizipen ahaztezina, zalantzarik gabe, euren ibilbide pertsonal eta akademikoan arrastoa utziko duena.

Azken albisteak

2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak
2026/02/03
Lauaxeta Ikastolako ikasleak EYP Regional Selection Conference 2026 ekitaldian
2026/02/03
Eskolaratzea eta egokitzapen-prozesua: familiak laguntzen

Kategoriak

Buletinean harpidetu