Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan

🎥 Lauaxetan Nazioarteko Batxilergoaren (IB) ezarpena komunitate osoarekin batera eraikitzen ari garen hezkuntza-proiektua da, ikaslea erdigunean jarriz eta familien parte-hartze aktiboarekin.

Bideo honetan familia batzuen testigantzak jaso ditugu, baita Junta Rectorako kideenak ere, familiek ordezkatzen dituen organoa eta IB ezarpen prozesuan gertutik parte hartu duena.

Hilabete hauetan zehar familiek IB markoa eta baimen prozesua ezagutzeko aukera izan dute hainbat bidetatik: ikasturte hasierako maila bilerak, asanblada orokorra, ebaluazio bilera indibidualak, ikastetxeko politika desberdinak, zirkularrak eta webguneko informazioa.

Testigantzetan hainbat elementu azpimarratzen dituzte:

🔎 Indagazio Programa, munduari buruzko galdera handien bidez ikastea sustatzen duena.
🧭 Ikasleen agentzia, ikasleak bere ikaskuntzaren protagonista bihurtuz.
🌍 Ekintza sozialak, ikaskuntza eta gizartearekiko konpromisoa lotzen dituztenak.
💬 Ebaluazio eta feedback sistema, ikasleek euren garapenaz hausnartzeko aukera emanez.
🎓 Erakusketak, Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta DBHko 4. mailan egiten diren proiektuak.

Familia askok azaldu dute baita ere seme-alabek etxean kontatzen dizkieten ikaskuntza esperientziak: proiektuak, ikerketak, aurkezpenak edo talde-lanak.

Izan ere, Lauaxetako hezkuntza proiektua ikasleekin, irakasleekin eta familiekin batera eraikitzen da.

🎥 Bideo honetan euren testigantzak entzun ditzakezue.

Azken albisteak

2026/04/30
Eragin handidun keinu txiki bat
2026/04/28
Literatur mundura bidaia: sortuz eta partekatuz ikasten
2026/04/27
Lurretik ikastea: asteburu bat Baserri Eskolan
2026/04/27
Zientzia erronka, eta aukera bihurtzen denean
2026/04/27
Ahalegina, konstantzia… eta gainditzea
2026/04/24
Mundua ulertzen ikasten: klima, zientzia eta komunikazioa DBH 1ean

Kategoriak

Buletinean harpidetu