Ikastolako familiei aisialdiko eskaintza aberasteko asmoz, “Negulekuak” izeneko proposamena eskuragarri dago, kalitatezko jarduera ludiko eta segurua barneratzen du, ingurune euskaldun batean, eta, aldi berean, kontziliazioan laguntzea da helburua.
Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta ikastolan egingo da Gabonetako oporretan. 9: 00etatik 16: 30era izango da (goizeko 7: 30etatik 9: 00etara zaintza zerbitzua egongo da, hala eskatzen duenarentzat). Jantoki-zerbitzua egongo da, baina ez garraio-zerbitzurik.
HHn seme-alabak dituzuenoi gogorarazten dizuegu egun berdinetarako haurtzaindegi zerbitzu bat ere baduzuela eskuragarri eta izena emateko epea abenduaren 10era arte luzatuko dela.