Aurki gaitzazu

Matrikulazioak

Lauaxeta Ikastola > Matrikulazioak

Matrikulazio prozesuaren hasiera bezala, Lauaxeta Ikastolak Ate Irekiko Egunak antolatzen ditu. Bi eduki bereizten ditugu:

  • Hezkuntza proiektua, proposamen didaktikoa eta ikastolaren egitura azaltzen ditugun saioa.  Ordu eta erdi inguruko iraupena du.
  • Ikastolatik bisita gidatua: ekitaldi honetan ikastolatik ibilbide bat egingo da, ikasleak adinaren arabera izando duen espazioetara bideratuz. Bisita ordu eta erdi ingurukoa da.

Ate ireki egunak urria inguruan zehazten ditugu. Bitartean dagokion etapan klikatu eta intereseko informazioa aurki dezakezu eta informazio gehiago jasotzeko zure izena emateko ere aurkituko duzu.