Aurki gaitzazu

Matrikulazioak Haur Hezkuntzan

Lauaxeta Ikastola > Matrikulazioak Haur Hezkuntzan

Ezagutu ikastola eta argitu zure zalantzak

Badakigu matrikulazioari buruz erabakitzea oso garrantzitsua dela zuretzat eta gauza asko izan behar dituzula kontutan. Ez dela kontu erraza. 

Baina guk ere badugu hainbat esperientzia honetan eta laguntzeko gaude. Horretarako gurekin kontaktuan jartzea besterik ez duzu, bai alboko galdetegia betez edota zuzenean ikastolara deitu edo idatziz.

Lagungarri izan daitekeen informazioa nahi?

Eta nola izango da ondorengo matrikulazio prozesua?

  • Matrikulazio-aldi ofiziala: 0 eta 2 urte bitartean, matrikulazioa urte osoan zehar egin daiteke. 2 urtetik aurrera, matrikulazio epeak Eusko Jaurlaritzak ezartzen ditu, eta normalean otsailean izaten dira.
  • Agindua: zehaztear.
  • Idazkaritza ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:15tatik  18:00tara (ostiralean, 15:00tara arte). Ez da beharrezkoa aurretiazko hitzordurik.