Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Zuen beharrizanei erantzuteko indarrak gehituz

Lauaxeta Ikastolak 2 eta 18 urte bitarteko adin-tartea hartzen dau, baina harago joan nahi dogu. Horregatik, zuen beharrizanei hasiera-hasieratik erantzunahal izateko, aliantzak sortu doguz hainbat Haur Eskolagaz eta Haurtzaindegigaz.

Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian azalduko deutsugu.

Aliantza horien helburu nagusia zera da; oinarri eta ikuspegi pedagogikoa partekatzen doguzan zentruekaz aliatuak eta laguntzaileak izatea, eta, hala, familien beharrei hobeto erantzungo deutsen eskaintza bateratua egitea, onura honeekaz:

  • Ikastetxez aldatu ondoren, zure semeari/alabari buruzko informazio-trukea eta jarraipena bermatzea.
  • Lauaxeta Ikastolako Familia Eskolako hitzaldi eta prestakuntzetan parte hartzeko aukera.
  • Lauaxetako matrikulazio prozesuan plaza baterako sarbidea bermatzea, eta puntu gehigarri oso bat esleitzea, zentro laguntzaile batetik datorrelako.

Une honetan, Lauaxeta Ikastolako Haur eskola eta haurtzaindegi kolaboratzaileen sarea ondokoek osatzen dabe: Bihotz haurreskola Txanogorritxu-Miribilla, Txanogorritxu Plaza EuskadiTxanogorritxu Basauri eta Eguzkilore

Gure asmoa kolaboratzaileak batzen jarraitzea da, eta, hala, aipatutako hobekuntzez balia daitekeen familien eremu geografikoa haunditzea.

Azken albisteak

2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak
2026/02/03
Lauaxeta Ikastolako ikasleak EYP Regional Selection Conference 2026 ekitaldian
2026/02/03
Eskolaratzea eta egokitzapen-prozesua: familiak laguntzen

Kategoriak

Buletinean harpidetu