Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bestelako ekintzak > Zerbait hartzen dozu zoriontsu izateko?

Bai, erabakiak. Horixe da, hain zuzen ere, Lauaxeta Ikastolako World Peace Game dinamikan murgilduta dagozan ikasleek egiten dabena. Izan ere, sarritan, gure errealitatea hobetzea gure esku dago neurri handi batean.
Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.

Gazteak, erabakiak hartuz euren errealitatea aldatzeko gai direla ohartzen dira, eta rol aktiboa eta arazoen aurrean konponbidekoa hartzen dabe, kexan kokatu beharrean. Hori guztia Lauaxeta Ikastolan martxan dan World Peace Game rol jokoari esker.
World Peace Game, John Hunter irakaslearen bidez, Estatu Batuetan sortutako ekimena da. Nazioarteko esperientzia da. Jolasaren helburua honako balio honeek lantzea da: lankidetza, elkartasuna, sormena, diziplina anitzeko taldeetan lan egitea, entzuten jakitea, komunikatzen jakitea, arazoak identifikatzea, erabakiak hartzea, pentsamendu kritikoa, etab. Horiek guztiak ikasleak beti motibatzen dauzan rol-jokoko dinamika baten bidez.
Proiektua ikasleen eta Daviden, dinamizatzailearen, hitzen bidez ezagutzeko, bideo honekin itziko zaitugu.

 

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu