Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Zertarako balio dit hau ikasteak?

Ikasgai eta ikaskuntza batzuk baliagarriak eta interesgarriak iruditzen zaizkigu unean bertan; beste batzuetan, denboragaz ohartzen gara haien baliagarritasunaz; beste kasu batzuetan, berriz, egiten dugun ibilbidearen, ikasketen eta lanaren araberakoa izango da aurretik ikasi genuen zerbait erabilgarria iruditzea ala ez. Eta, beste batzuetan, agian zerbait ikasteak zertarako balio izan zidan galdetzen jarraituko dugu.

Baina nahi ala ez, une jakin batean garena eta pentsatzen duguna bidean pilatutako esperientzia eta ikaskuntza guztien emaitza da.

Hala gertatzen da etapa guztietan, baina oraingo honetan Lehen Hezkuntzako ikaskuntzetan jarri nahi dugu arreta, eta zuretzat interesgarria izan daitekeen artikulu bat partekatu zurekin.

Azken albisteak

2025/04/30
 “Bizitza salbatzen duten 15 minutu” – Osakidetzako profesionalak gure ikastolan
2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu