Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Udabarrilekuak: oporretan ondo pasatzeko aukera

Laster, konturatu aurretik, Aste Santuko oporrak iritsiko dira. Arazoa da, batzuetan seme-alabentzako oporrak direla, baina ez gurasoentzako.

Jakinik familia batzuk egoera horretan zaudetela,  ikastolatik alternatiba bat planteatu nahi izan dugu: «Udaberrilekuak».

Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendutako proposamena da, eta ikastolara etorri ahal izango dira, oraingoan modu ludikoan, familia bateragarri egiten laguntzeko.

Interesatzen bazaizu, apirilaren 19, 20, 21 eta 22an izango da. Ordutegia 9: 00etatik 16: 30era izango da (goizeko 7: 30etatik 9: 00etara zaintza zerbitzua egongo da eskatzen duenarentzat). Jantoki-zerbitzua egongo da, baina ez da garraio-zerbitzurik egongo.

Eta gogoratu haur txikiagoen gurasoak bazarete, haurtzaindegi zerbitzu bat ere izango duzuela eskura egun horietarako (apirilaren 19tik 22ra), 7: 30etik 16: 30era, eta jantoki zerbitzua ere egongo dela, baina ez garraio zerbitzua.

Azken albisteak

2026/01/23
Lauaxeta Ikastola hezkuntza-zentro onenen artean: kalitatean oinarritutako erabakia
2026/01/22
Lauaxeta Hostel: zuretzako espazioa
2026/01/22
Arte garaikidea Kultur Labaren eskutik
2026/01/20
Bigarren bizitzadun jostailuak: gaur Kooperara entregatu ditugu
2026/01/19
LH 1. eta 2. mailako ikasleen ahotsak antzezlan profesional batean
2026/01/19
Etxetik ekintzailetza ereiten

Kategoriak

Buletinean harpidetu