Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Lauaxeta Campus: etorkizunerako bidean gaude

Etorkizuna aurreikusteko modurik onena etorkizuna sortzea dela diote, eta horretarako plan bat daukagu. Plan honek Lauaxetaren komunitate osoari bere garapena eta ongizatea erraztuko dituen espazioak eskainiko dizkio. Lauaxeta Campus 2021-2025 plan honek ikasketa, kirol eta naturguneen balioa handitzearen alde egiten du, berdegune gehiago sortuz eta ikastola osatzen dugun pertsonen arteko topaketa bultzatuz. Pedagogia, kirol eta aisialdi-proiektuaren mailan dauden espazio funtzionalak eta iraunkorrak.

Lauaxeta Campus planean planteatutako obra guztietatik, 2021-2022 ikasturtearen amaieran honako hauek hasi ziren:

  • Batxilergoko espazioen birmoldaketa, hezkuntza-proiektuaren errealitateari erantzun hobea emanez: egungo beharretara egokitzeaz gain, etorkizunera aurreratzen diren gelak, lortu nahi dugunaren ikuspegi argiarekin: gustura sentitzeko eta ikasteko, lan egiteko eta harremanak izateko dugun gogoari modu positi[1]boan laguntzeko lekua.
  • Erdiko patioa naturalizatzea, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako ikaskuntza formaleko espazioaren kanpoaldeko hedadura bihurtzeko, hormigoizko espazioak espazio hezigarri, irisgarri, eroso eta natural eginez.
  • Laia gunearen hedapena, espazio berriak prestatuz: Mugitek, Batxilergoko ikasleentzat eta Luma Alai, eskola-baratzetik gertu dagoen hegaztien gunea.
  • Barruko eta kanpoko kirol-espazioak eguneratzea eta berritzea: pilotalekua, kiroldegia, atletismoa, kanpoko kirol-gunea.
  • Baserriko komunak berritzea.

Aurreko guneetako batzuk 2022-2023 ikasturterako egongo dira martxan, baina bidean gaude, komunitate guztiaren zerbitzura dauden instalazio, zerbitzu eta ekipamenduez hornitzeko gure helburua errealagoa izan dadin, Lauaxeta Campus planaren ildotik.

Aipatutako obrak jasotzen dituen bideo batekin izten zaitugu.

Informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/eu/category/lauaxeta-campus-etorkizuna-eraikiz-es/

Azken albisteak

2026/04/30
Eragin handidun keinu txiki bat
2026/04/28
Literatur mundura bidaia: sortuz eta partekatuz ikasten
2026/04/27
Lurretik ikastea: asteburu bat Baserri Eskolan
2026/04/27
Zientzia erronka, eta aukera bihurtzen denean
2026/04/27
Ahalegina, konstantzia… eta gainditzea
2026/04/24
Mundua ulertzen ikasten: klima, zientzia eta komunikazioa DBH 1ean

Kategoriak

Buletinean harpidetu