Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Drogak, adikzioak eta ikasteko bizitza-esperientziak

Guztiok, gazteak barne, bizitzan erronka eta zailtasun batzuei egin behar diegu aurre. Gazteen kasuan, segurtasunik ezarekin eta gazteen berezko ikuspegiarekin. Hala ere, garrantzitsua da besteen esperientzietatik ikastea eta erronka horiei aurre egiteko neurri egokiak hartzea, konponbideak eman beharrean arazo handiagoak dakartzaten bideetan erori gabe.
Etxerik gabeko pertsonek, egoera gogorrean bizi izan direnek eta drogak kontsumitu dituztenek, aholku baliotsuak eman ditzakete beren bizi-esperientzian oinarrituta, eta inspiratzaileak izan daitezke haientzat. Izan ere, haiek ere bere garaian hasi ziren, bizi-esperientzia oso gogorrak ekarri dizkieten ekintza jakin batzuetan irtenbideak ikusi nahian.
Besteen bizi-esperientziak entzunda, gazteek hobeto uler dezakete nola maneiatu beren arazoak eta nola aurkitu irteerak egoera zailen aurrean. Gaur, hain zuzen ere, DBHko 4. mailako ikasleek esperientzia txundigarri eta aberasgarriak entzuteko aukera izan dute, Bizitegiren eskutik. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen alde lan egiten du, beren bizi-prozesuetan laguntzeko, beren bizi-baldintzak hobetzeko eta gu guztiok gizartea bidezkoago baterantz sentsibilizatzeko.

Klikatu irudi guztiak ikusi nahi badituzu.

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu