Athleticekin hitzartutako klub gisa, eta gure futbola ikusarazteko asmoz, Non League Day jarri da abian, oinarrizko futbolaren garrantzia nabarmentzeko eta tokiko zelaietara joatea sustatzeko helburuarekin. Horretarako, Athletic Clubek martxoaren 23an eta 24an oinarrizko futbolaren urteko jaia ospatuko du, eta intereseko programa bat antolatuko du hitzartutako klubentzat eta herriko zaletasunentzat. Horien arte bi zozketa:
Sare sozialena. Parte hartzera animatzen bazara, argazkia atera behar duzu hilaren 23ko partiduan, eta zuen sare sozialetan argitaratu #EuskalNonLeagueDay eta #LauaxetaIkastola traolekin. Gizonezkoen taldeak sinatutako kamiseta bat, emakumezkoen taldeak sinatutako beste bat eta San Mamesen ligako partida baterako bi sarrera irabazi ditzakezu.
3 €-ko txartelarena: 3 €-ko partaidetza erostean, automatikoki sartzen da honako sari hauen zozketan: 2 lagunentzako sarrera bikoitza, bidaia eta egonaldia ligako partida batean San Mamesetik kanpo; sarrera bikoitza Lions experience VIP eserlekuan eta jokalariekin topaketa eta sarrera bikoitza Lions experiencen.